GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2007-01-14
- Areto Futbola (Kopa)
MRAri uste baino gehiago kostatu zaio irabaztea
·Katalanak 2-3 aitzinetik ere izan ziren, baina berdeek buelta eman zioten horri

MRA NAVARRA 5
MARTORELL 3

IRUÑEA

MRA Navarrak Kopako estreinako garaipena lortu zuen atzo Martorell mendean hartuta. Lehen jardunaldian Zaragozan berdindu ostean, berdeak irabaztera behartuta zeuden atzo Martorellen aurka, bigarren fasea jokatzeko arazoak izateko arrisku handia baitzuten. Hala ere, atzo irabazi egin zuten.

Partida estua izan zen, baita ikusgarria ere. Paulinhok aurreratu zituen nafarrak, baina Francisek berehala ekarri zuen berdinketa. Erditik atera, eta Lukaian brasildarrak berriro ere berdeak aitzineratu zituen Irurtzungoak. Atsedenera joatear zeudenean, eta 2-1ekoarekin joango zirela zirudienean, katalanek berdindu egin zuten.

Aldageletatik itzuli ostean, kanpotarrak, markagailuari buelta eman, eta lehen aldiz jarri ziren aurretik, baina pozak ez zien gehiegi iraun, Lukaianek berdindu egin baitzuen partida.

Hortik aurrera gauza arraro asko gertatu ziren. Epaileak kanpoko ia jokalari guztiei atera zizkien txartel horiak, eta epailearekin nahiko haserre ibili ziren. Horrek guztiak ez zien etxekoei kalterik eragin, eta Charlyk eta Alexandrek lortutako golei esker, partida erabaki zuten, nahiz eta azkeneko gola azkeneko minutuan etorri zen. Amaieran poza nabaria zen berdeen artean, eta haserrea kanpotarren artean, batez ere epailearekin, beren ustez, kalte egin baitzien.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Bera eta Lesakako hiru mendizale hil dira Taillon igotzen, amilduta
Euskal Herria
Ibarretxe reúne a cerca de 44.000 personas en Bilbo
Ekonomia
Caballito despide al presidente del comité durante la huelga
Mundua
Sinn Féin lidera el proceso irlandés abriendo un debate interno sobre la Policía
Euskal Herria
«Se necesita un chequeo y hablar para superar todos los obstáculos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss