GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-29
Liburu aurrerapena
Bidiak scriptoriumean zehar
Paul Auster idazle estatubatuarrak iaz egin zuen euskaraz lehen aldiz, Alberdaniak «Brooklyngo erokeriak» plazaratu zuenean. Euskarazko edizioa, normalean ez bezala, ingelesezkoa baino bi hilabete geroago besterik ez zuten argitaratu. Arrisku handiko operazioa zen, baina ongi atera omen da. Izan ere, aste honetan bertan argitaratuko du Alberdaniak Austerren liburu berria: «Bidaiak scriptoriumean zehar». Hona hemen aurrerapena.

Batek pentsa dezake Blank jauna ahalketu egingo litzatekeela bere burua horrelako egoera estuan ikusirik (hantxe zutik, prakak jaitsita, zakil laxoa zango mengel biluzien artean dilindan), baina ez da horrelakorik gertatzen. Blank jaunak ez du lotsarik sentitzen Annaren aurrean. Ezer sentitzekotan, oso pozik dago ikusteko egon litekeena hari ikusten uzteaz, eta pijamaren prakak jasotzeko estu eta presaka kokoriko jarri ordez, pijamaren goiko aldeko atalaren botoiak askatzeari ekiten dio, pijamaren alkandora ere eranzte aldera.

Oraintxe hartu nahiko nuke bainua, dio berak.

Benetako bainu bat bainuontzian sartuta, galdetzen du Annak, ala xukadera batekin garbitu baizik ez?

Berdin dio. Zeuk erabaki.

Annak eskuturreko erlojuari begiratu eta honela dio: Beharbada xukaderaz garbitu baizik ez. Berandu samar da dagoeneko, eta oraindik jantzi egin behar zaitut eta ohea egin behar dut.

Dagoeneko, Blank jaunak pijamaren alkandora eta prakak, biak erantzi ditu, bai eta txapinak ere. Gizon zaharraren gorputz biluziak inolako asaldurarik eragiten ez diola, Annak komuneraino joan eta estalkia jaisten du, eta esku-ahurrarekin bi kolpetxo jotzen ditu haren gainean, Blank jaunari esertzeko gonbitea eginez. Blank jauna eseri egiten da, eta Annak, gero, bainu-ontziaren ertzean beraren ondoan jarri, ur beroaren giltza ireki eta txorrotaren azpian xukadera zuri bat bustitzen hasten da.

Anna xukadera epel xaboituaz Blank jaunaren gorputza ukitzen hasten denean, gizona halako otzantasun apalezko trantze batean sartzen da, Annaren esku eztiak bere gorputzean sentitzeak eragiten dion sentsazioaz gozatuz. Goiko aldetik hasten da, eta poliki-poliki egiten du gorputzean beherako bidea, belarriak eta belarri osteak garbituz, lepoaren aurrealdea eta atzealdea, komuneko eserlekuan gorputza itzularazi eta xukadera bizkarrean gora eta behera igurtziz, gero berriro itzularazi eta haren bularraldean gauza bera eginez, hamabost segundo bakoitzeko-edo geratuz xukadera txorrotaren azpian berriz bustitzeko, orain xaboi gehiago emanez, orain urberrituz, egin behar duenaren arabera, Blank jaunaren gorputzaren zati jakin bat garbitu edo garbitu berri duen guneren batetik xaboia kendu. Blank jaunak begiak ixten ditu, burua bat-batean husturik txosten honen lehenbiziko paragrafoaz geroztik burutik kendu ezin dituen itzalezko izakiez eta izuez. Xukadera sabelera jaitsi denerako, beraren zakilaren eitea aldatzen hasi da, luzatzen eta loditzen erdi tentetu arte, eta Blank jauna harritu egiten da nola are hain adin handian ere zakilak beti bezala jokatzen duen, behin ere jokamolde hori aldatu gabe gaztetxotako lehenbiziko urteetatik. Gauza asko aldatu dira harrezkero bere bizitzan, baina hori ez, hori hain zuzen ez, eta, orain, Anna xukaderarekin beraren gorputzaren zati hori ukitzen hasi delarik, luzera guztian tentetzen sentitzen du, eta Annak zakila ur apartsu epelez igurzten eta ferekatzen jarraitzen duelarik, ezin dezake besterik egin hasitako lana amai dezala oihuka ez eskatu baizik.

Jostari gaude gaur, Blank jauna, diotso Annak.

Hala dirudi, bai, xuxurlatzen du Blank jaunak, begiak oraindik ere itxita. Ezin izan diot eutsi.

Ni zu banintz, harro egongo nintzateke. Ez dira zure adineko gizon guztiak gauza izatenŠ zera, honetarako gauza, alegia.

Ez dut nik zerikusirik horretan. Gauza horrek berezko bizitza du.

Bat-batean, xukadera eskuineko zangora aldatzen da. Blank jaunak bere desengainua sentitu ere baino lehen, Annaren eskua sentitzen du ongi gantzututako zakila tentetuan gora eta behera irristatzen. Haren eskuin eskuak beraren gorputza xukaderarekin garbitzen jarrai- tzen du, baina haren ezker eskua beste lantxo horretan ari zaio, eta nahiz eta guztiz amore emanik egon ezker eskua eskaintzen ari zaion arta horien pean, bere artean galdetzen du zer egin ote duen horrelako arreta eskuzabala merezi izateko.

Oihu isil bat egiten du hazia zipriztinka ateratzen zaionean, eta orduan bakarrik, egintza buruturik denean, irekitzen ditu begiak eta Annarenganantz zuzentzen. Dagoeneko ez dago bainuontziaren ertzean eserita, baizik eta beraren aurrean belauniko, xukaderarekin hazi isuri berria xukatzen. Burua makurturik du, eta ezin dizkio begiak ikusi, baina, hala eta ere, harengana makurtzen da, eta ezker masaila ukitzen dio eskuin eskuarekin. Annak gora begiratzen du orduan, eta bataren eta bestearen begiek elkar jotzean, hark bere irribarre samur eta maitetsu horietako beste bat zuzentzen dio.

Hain ona zara nirekin, esaten du berak.

Zu zoriontsu izatea nahi dut, erantzuten du hark. Garai latza da hau zuretzat, eta zer honen guztiaren erdian atseginezko une batzuk izan ahal badituzu, ni pozik, lagundu ahal izateaz.

Gauza izugarriren bat egin dizut. Ez dakit zer xuxen, baina gauza izugarriren batŠ ezin izendatuzkoren batŠ barkaezinezkoa. Eta hemen zaude zu, ni zaintzen, santu bat banintz bezala.

Ez zen zure errua izan. Egin behar zenuena egin zenuen, eta ez dizut horregatik gorrotorik.

Baina sufritu egin zenuen. Sufriarazi egin nizun, ezta?

Bai, itzelez. Ia nireak egin zuen.

Zer egin nuen?

Leku oso arriskutsu batera bidali ninduzun, leku ikaragarri batera, suntsipen eta heriozko leku batera. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Cientos de personas mueren en Najaf en un ataque de EEUU y tropas iraquíes
Euskal Herria
El movimiento juvenil arropa a Segi y llama a dos actos de protesta en Bilbo y Donostia
Euskal Herria
Catalunya se moviliza por un proceso de paz tomando como ejemplo a Ahotsak
Kirolak
La coherencia se impone en Anoeta
Kirolak
Güiza plasma el mejor oficio azulón
Mundua
Sinn Féin da un paso más para desbloquear el proceso de paz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss