GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gaurkoa 2007-01-29
Koldo Gorostiaga - Batasuneko eurodiputatu ohia
Babesteko ardura

Gaur gaurkoz, frantziar errepublikan, Nafarroa Behereak, Zuberoak eta Lapurdik ez dute inongo onarpen instituzionalik, ez bakarka ezta hirurek batera ere.

Halere, Europan bizi diren hiru milioi euskaldunek eta munduan zehar diren beste horrenbeste milioi euskal jatorrikoek argi dute frantziar errepublikaren menpe dauden hiru lurralde horiek Nafarroa, Araba, Bizkai eta Gipuzkoarekin batera Euskal Herria osatzen dutela.

Beraz, frantziar errepublikak Iparraldeari bere nortasun juridiko-politikoa ukatzen dion neurrian, bertako herritarrei funtsezko eskubide urraketa ugari eta larriak ondorioztatzen zaizkie, batez ere, ordezkari politikoak hautatzeko unean, eta bizitza publikoan parte hartzeko guneetan; jakin bai baitakigu, erabaki politiko guztiak, Herriko etxekoenak izan ezik, Iparraldetik at hartzen direla.

Honetan, Iparraldea dugu frantziar errepublikan salbuespen bakarra. Ondorioz, Iparraldeko izaera legala definiturik ez dagoenez, egalité delako printzipio sakratu horretatik biziki urrun gaude hemengo euskaldunok.

Horrela, giza eskubideen defendatzaile omen den frantziar errepublikako herritar guztiok ez ditugu eskubide berak. Are gehiago, nazioarteko itunetatik euskal herritarrei eratortzen zaizkien eskubideak ere urraturik daude. Hots, herritarren eskubideak bermatzea helburu duten nazioarteko itunen neurri zehatzak ez dira frantziar errepublikan onartzen. Horra hor adibidez Europar Kontseiluko 1992an hizkuntz gutxituei buruzko frantziar etsenplu lotsagarria: Errepublikan dauden hizkuntz ukatuei begira, frantziar portaera honek hizkuntza gutxituen biziraupena eta garapena larriki oztopatzen ditu.

Halaber, eta are garbiago, nazioarteko eremu-autonomiari buruzko itunetan zehazten diren esku- duntzak edo konpetentziak ere, frantziar errepublika osoari begira, Iparraldean soilik ez daude bermaturik. Horra hor adibidez, Iparraldetik begira, guztiz baliagarri zaigu 1985eko tokiko autonomiaren aldeko Europako Kontseiluaren Karta. Tamalez, Frantzia da gaur egun Europar Batasunean dauden 27 estatuetatik berretsi ez duen bakarra.

Karta honi begira, hastapenetik frantziar gobernuaren jarrera oso adierazgarria izan da: Alde batetik aitortzen du Kartak dakarren edukia ez dela nolanahikoa eta, ondorioz, Kartari luzatzen dio bere sinadura, baina behin honek nazioarteko indarra hartuz gero, Karta berresteari uko egiten dio frantziar errepublikan eragin zuzenik izan ez dezan.

Dagoeneko, argi da, azken bi mendeetan, euskaldunekiko frantziar gobernu guztiek egindako mes- pretxuzko adierazpen ugariengatik, Europako instituzioek, Nazio Batuen gisan, ez dutela oraino fran- tziar errepublikaren itsukeriaren kontra inolako neurririk hartu, estatu guztien subiranotasunaren printzipioaren errespetuari men egiteagatik, omen.

Alabaina, erran dezakegu ez dirudiela (sobera baikor azaldu gabe) iraganeko portaera horiek luzaerako zentzu eta zilegitasunik izango dutenik. Giza eskubideen babestea eta Estatuen inpunitatea uztartzeko ahaleginak laster alferrikakoak izanen direlako.

Azken hamarkadan, gero eta garbiago da nazioarteko consensus berria eraikitzen ari dela estatuaren subiranotasunaren kontzeptuari buruz. Mendeetan Westfaliako tratatuak (1648) aldarrikatu zuen estatuen erabateko subiranotasuna krisi larrian dago jadanik.

Nazio Batuetako Erakundean 2000. urtean ­«L’Assemblée du Millenaire» delakoan­ Kanadako Gober- nuburuak Nazioarteko Batzorde bereziaren sorrera (CIISE) iragarri zuenez gero, estatuen erantzukizuna jokoan dago. Adituz osaturiko Batzordearen azken txostenak, NBEren Kartaren ildotik jarraituz, giza eskubideen babeserako urrats garrantzitsua suposatzen du horiei eskaintzen zaien babesaren bitartez estatuen demokraziaren neurria hartzen delako. Eta NBEko Idazkari Orokor zenak, Kofi Annanek, azken bost urteetan eta kargua utzi arte, mezu bera errepikatu du. Bere esanetan, estatu batek babesten ez baditu bere herritarren fun- tsezko eskubideak, horiei buruzko estatuak duen erantzukizuna nazioarte- ko komunitatearen eskue- tara pasatzen da. (NBE. New York, 2005/03/21). CIISEn proposamena NBEren Asanblada Nagusiak 2005eko irailean onespen zabala jaso ondoren NBEko ebazpen gisa indarrean da. (Tamalez, ebazpen horretan oinarriturik dago Ameriketako Estatu Batuen edonon eta edonola «okupazio askatzaileak» egiteko aitzakia).

Une erabakigarrian bizi gara. Hala bada, Iparraldeko egiazko errealitatea azalarazten ekiteari uko egiten ez badiogu, esperantzarako tarterik bada, nahiz eta gure proposamenei begira frantziar errepublikaren erantzuna kaskarra izan. Geroa gurea baita. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Cientos de personas mueren en Najaf en un ataque de EEUU y tropas iraquíes
Euskal Herria
El movimiento juvenil arropa a Segi y llama a dos actos de protesta en Bilbo y Donostia
Euskal Herria
Catalunya se moviliza por un proceso de paz tomando como ejemplo a Ahotsak
Kirolak
La coherencia se impone en Anoeta
Kirolak
Güiza plasma el mejor oficio azulón
Mundua
Sinn Féin da un paso más para desbloquear el proceso de paz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss