GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2007-01-29
- Emakumezkoen Superliga
Nataliaren bi goli esker, puntuek ihes egin zuten
·Jokalari zuri-urdinek emaitza hobea lortzeko adina meritu egin zuten

REAL SOCIEDAD 0

RAYO VALLECANO 2

DONOSTIA

Realak ezin izan zuen atzo Rayoren aurka garaipenik lortu, baina galtzerik ere ez zuen merezi izan. Madrildarren kalitateak erabaki zuen amaieran norgehiagoka.

Donostiarrek indartsu ekin zioten partidari, eta lehen hiru minutuetan bi aukera eder izan zituzten partidan aurretik jartzeko. Bigarren minutuan Lizasoren burukada atzelari batek atera zuen atepetik, eta minutu bat geroago Nabaskuesen jaurtiketa Aida atezainak geratu zuen.Bosgarrenean, ordea, kanpotarren gola heldu zen. Areaz kanpotik falta bat atera zuten; Ieregi atezainak huts egin zuen, eta Nataliak ez zuen barkatu.

Gero, Mari Pazek ia bigarren gola egin zuen berrio ere falta baten ostean, baina oraingoan zutoinak geratu zuen. Hortik eta atsedenera bitarte, Encinasek izan zuen donostiarren aukera, baina bere jaurtiketa kanpora joan zen. Bigarren zatia kaskarra izan zen. Rayok zelai erdian kontrola ezarri zuen, eta Realak ez zuen aukerarik egin.

Madrildarrek ere ez zioten Ieregi atezainari lan handirik eman. Baina azkeneko minutuan, jokaldi eder bati amaiera ezin hobea eman zion Nataliak. Kanpotarren bigarren gola lortu eta norgehiagoka erabakita utzi zuen, nahiz eta horrenbesterako meriturik ez zuten egin.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Cientos de personas mueren en Najaf en un ataque de EEUU y tropas iraquíes
Euskal Herria
El movimiento juvenil arropa a Segi y llama a dos actos de protesta en Bilbo y Donostia
Euskal Herria
Catalunya se moviliza por un proceso de paz tomando como ejemplo a Ahotsak
Kirolak
La coherencia se impone en Anoeta
Kirolak
Güiza plasma el mejor oficio azulón
Mundua
Sinn Féin da un paso más para desbloquear el proceso de paz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss