GARA > Idatzia > Gutunak

Fede ona

Oleguer Presas2007/2/7. Euskal Herria.

De Juana Chaosek kartzelan eman ditu azken 20 urteak. Indarrean zegoen legediak eskaintzen zituen onurak tarteko, 18 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, egindako krimenengatik. Hala eta guztiz ere, preso dute oraindik behin-behinean (...).

Zuzenbide estatuan -behin eta berriz aipatzen digute hori, publizitate kanpaina balitz bezala- ez dago heriotza zigorrik edota bizitza guztikorik. Eta eutanasia ere debekatua dago. Fede onez ariko naiz, eta zuzenbide estatuak bere legeetan sinesten duela pentsatuko dut; ez duela bizi guztiko zigorra edo heriotza zigorra aplikatzen. Fede onez, berriz ere, De Juana Chaosek argitaratutako artikuluen edukia guztiz esplizitua dela pentsatuko dut, hiltzeko arriskuan dagoen pertsona bat kartzelan edukitzeko beste. Zuzenbide estatuan adierazpen askatasuna dagoela pentsatu nahiko nuke, eta auzi honetan, Egunkaria auzian edo Pepe Rubianes aktorearen auzian -batzuk aipatzearren- erantzuleak auzipetzeko besteko zantzu daudela. (...).

«Hitzak ez, ekintzak», esan zuen norbaitek, eta honako gertakari hauen berri ematen digu David Fernandezek «Cróniques del 6 i altres retallas de la claveguera policial» liburuan: Guardia Zibileko jeneral eta Intxaurrondoko kuarteleko basakerien erantzule izandako Enrique Rodriguez Galindori 75 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Lasa eta Zabala hiltzegatik, baina horren laurdena baino ez zuen bete, osasun arazoak argudiatuta (...). Batez ere torturaz eta torturatzaileez mintzo da David bere libu- ruan; eta hainbat disidentzia kriminalizatzeko, informazio erabiltzeko moduaz; horrekin batera dio Poliziak berak ezartzen dituela politikoki interesatzen zaien haiek kriminalizatzeko behar diren frogak (...).

Eremu ilun ugari ditu zuzenbide estatu honek, eta zalantzan jartzen naute. Hipokrisia usaina dario honi guztiari. Eta hipokrisia honekin guztiarekin amaitu egiten da fede ona

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo