GARA > Idatzia > Gutunak

Ermuako foroa justizia jauregian

Amatiño2007/2/7. Euskal Herria.

Komunikabide guztiek eskaini ziguten Ibarretxe lehendakaria Bilboko Justizia Jauregira joan zeneko sekuentzia. (...)

Ermuako Foroaren eragile guztiak ez dira horren zaratatsuak. Badira beste batzuk isilago, zuhurrago eta ezkutuago foro horren giroan lanean ari direnak, foro horren ingurukoak direnik ere esan gabe. Horietako bi Juan Luis Ibarra eta Ana Belén Iracheta. Lehena Euskadiko Justizia Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzi-aretoaren presi- dentea eta bestea Bizkaiko Lurralde Entzutegiaren presidentea. Ibarretxe lehendakaria Justizia Jauregiaren atarian hain gozo, eztitsu, atsegin eta otzan agurtu zuten agintariak, hain zuzen ere.

Segurutik Justiziak independientea behar du izan, segurutik Ermuako Foroak eskubide guztia du Ibarretxe auzitan sartu nahi izateko eta segurutik Ibarra eta Iracheta magistratuek eskubide guztia dute Ermuako Foroaren Kontseilu Editorialaren partaide izateko. Baina, esakubideak eskubide, edozein hiritarrek ere eskubide osoa du pentsatzeko agintaritzan dauden magistratuek hobe luketela horrelako presio-elkartearen taldekide ez izatea eta, hala ere partaide direnez gero, nekez pentsa dezakeela inork Lehendakariaren eta Ermuako Foroaren auzi-mauzian Bilboko Justizia Jauregia inpartziala izan daitekeenik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo