Beste finalerdia Kataluniarren arteko derbia Liga Femenina
Ivanovicen Bartzelonak jokatuko du finala eta lau urteko lehorte luzea erabat ahaztu Hondarribia-Irun vive de las rentas del primer tiempo para ganar
DKV JUVENTUT 70
BARTZELONA 84
GARA | MALAGA
Bartzelona, lau urtez kanpoan geratu ostean, berriz ere Kopako finalean sartu zen lehen finalerdian Joventut-i 70-84 irabazita. Lehiaketa horretan sei aldiz neurtuak zituzten indarrak, eta bostetan Badalonakoak izanak ziren garaile. Lehen minutuetako partziala ikusita, 14-6 Bennett-en bi hirukori esker, elkarren arteko zazpigarren lehia ere Aito Garcia Reneses-en taldearentzat izango zela zirudien.
Lehen aldaketekin eta Baskoniako jokalari ohi Ukic-en eskutik, partida parekatu zuten blaugranek. Navarroren eta Basileren puntuei esker, 27 eta 27koa igoarazi zuten markagailura, eta hortik aurrera Bartzelona beti aurretik ibili zen.
Hirugarren laurdenean heldu ziren alderik handienak, Ivanovicenek 6-25eko txanpa sartu zioten Joventuti, eta markagailua 44-61ean jarri zuten. Nabarmentzekoa Jordi Triasek egindako lana minutu horietan: 16 puntu sartu zituen guztira.
Azken txanpan, Joventut sei puntura hurbildu zen, baina finalak ihes egin zion.