GARA > Idatzia > Ikusmira

PSOEk bultzatutako «Autonomien Estatua"ren erreforma prozesuan herritarrak sobera daude

Andaluziako Estatutuaren erreforma berresteko egindako erreferendumean, parte-hartze eskasa izan da berria. PSOEren eta PPren arteko adostasuna eta alderdi bakar baten kontrako jarrera zuen Estatutuak; baina abstentzioa izan da garaile: zentsutik %63,72koa. Atzoko agerraldi publikoetan, arduradun politiko gehienak abstentzioaren «errua» gainerakoei leporatzen saiatu ziren batez ere. Baina kanpainan ezetzaren alde egin zuen Partido Andalucistako agintariek nabarmendu zuten Estatutu berriak izan dezakeen arazorik handiena; zilegitasun arazoa, alegia.

Demokrazian aukera guztiak zilegiak dira, abstentzioa barne, baina herritarrak deitzen dituen agintari arduratsu batek kezka agertu beharko luke herritarrek parte hartzeko motibazio nahikorik lortu ez izanagatik. Egoera, aldiz, guztiz bestelakoa da. Euskal Herrian balizko kontsulta batean %50eko emaitza onartzen ez dutenek ere Andaluzian txalotu egin dute %20ko onarpena izan duen Estatutua. Ez dute bere zilegitasuna kolokan jartzen. Izan ere, Zapateroren Gobernuak bultzatu dituen estatutuen erreformak alderdien goi-mailako egituretan mugitzen dira. Joko horretan, antza, herritarrak sobera daude.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo