GARA > Idatzia > Alaves

Denboraldi-aurrekoa

Urrats berri bat taldearen berrantolatze prozesuan

Ehundik gora zalek bertatik bertara eta txalo zaparradekin jarraitu zuten Deportivo Alaves berriak izan zuen lehen entrenamendua eta nolabaiteko normaltasuna izan zen Mendizorrotzako estadioan

p046_f02_142x123.jpg

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Aurretik duen berrantolatze prozesu zailean beste aurrerapauso bat eman zuen atzo Deportivo Alaves berriak, aurre-denboraldiko lehen entrenamendu eguna osatuta. Lehen saioak ez zuen, berez, aparteko ezer izan; beroketak, ariketa fisikoak eta baloiarekin hainbat ariketa, baina azken hiru urteetan horrenbeste faltan bota den baldintzatutako normaltasun hori bera izan zen eguneko protagonista. Aspaldi ez bezala, taldea behar bezala prestatzen, zaleak (100 inguru) euren jokalariak animatzen eta kazetariak euren lana askatasunez egiten ikusi ahal izatea garai berrien irudirik esanguratsuena izan zen.

Hainbeste istiluren ostean, Gasteizko zaleek futbol gose handia dute eta hori nabarmena izan zen atzokoan, jokalarien edozein jokaldi eder eta, batez ere, saioa amaitutakoan eskaini zizkieten txaloengatik. Jendearen ilusio horrek harrituta utzi zuen Josu Uribe entrenatzailea bere lehen enternamenduan, izan ere, «lanbide honetan daramadan urte guztietan, sekula ez dut halako harrerarik jaso».

Jokalari gehiegi

Hala ere, taldeak erronka itzela du aurretik, izan ere, aurreko etapan horren gaizki egindako gauzek pixkanaka konpontzen joan beharko dute. Oraintxe bertan, lehen erronka taldean diren jokalariak beste taldeetan kokatzea da. Atzoko lehen entrenamenduan 25 jokalari egon ziren eta zortzi izan ziren Alavesekin kontratua izan eta bertaratu ez zirenak.

Ruben Navarro eta Jandrok taldearen baimena zuten atzo ez entrenatzeko baina horiez gain, Arthuro, Pape Thiaw -atzo eguerdian heldu zen Gasteiza-, Antchouet -Grezian positiboa emateagatik zigortuta dago-, Ioritz eta Epitie, -oraindik California Victoryrekin jokatzen ari da- falta izan ziren atzo. Mateo nafar atzelaria, arazo fisiko batzuk dituenez, gimnasioan aritu zen bere kasa lanean.

Josu Uribek berak onartu zuen ez dela erraza egoera horretan lan egitea, atzo entrenatu zuten askok ez baitute taldean jarraituko. «Saioa egin aurretik gauzak oso argi utzi ditugu. Taldeak duen egoera ekonomikoaren arabera mugimendu asko egongo dira, hori klubak eta bere ordezkariek konpondu behar duten arazo bat da eta euretariko asko bai geratuko direla. Baina profesional onak dira eta oso ondo egin dute lan. Orain, aurrekontuaren arabera, ahalik eta talderik onena egiten saiatu behar dugu eta nik uste dut lortuko dugula», azaldu zuen.

Lehen lanegunaz gain, bilera eguna izan zen atzokoa Mendizorrotzan, taldeak lan molde berrietara moldatzeko bi batzar izan baitzituen bata bestearen jarraian. Lehenengo, Josu Uribek bere lan metodologia azaldu zien eta, ondoren, Fernando Ortiz de Zaratek eta bere laguntzaileak taldearen egoera ekonomikoaren berri eman zieten.

Epaileak konkurtso legea noiz onartuko zain dago Alaves, Pitermanek utzitako zorrei aurre egiteko. Jokalariei lege horrek zertan eragingo dien esplikatu zien presidenteak.

Raúl Sánchez firma por dos años

El Deportivo Alavés oficializó ayer la contratación del delantero almeriense Raúl Sánchez para las dos próximas temporadas. El jugador llega libre tras haberse desvinculado del Tenerife, donde la temporada marcó ocho goles, pero donde no llegó a integrarse.

El nuevo jugador albiazul cumplirá 30 años en diciembre y mide 1,86. Raúl Sánchez es un delantero centro con mucha experiencia en la categoría -ha jugado en Almería, Salamanca, Castellón y Tenerife- y su mejor temporada la firmó con el Salamanca en la 2004-2004, cuando marcó 19 goles en 35 partidos disputados.

Josu Uribe definió a su nuevo jugador como «un buen futbolista, alto y fuerte. Es un jugador que siempre crea problemas al rival, es un goleador. Lo comparo con Míchel al que tuve en Getafe que, sin mucho movimiento, te sacan un gol de cualquier jugada».

El técnico explicó que quiere que Sánchez sea el jugador que en su 4-2-3-1 pueda fijar a los centrales para que por detrás lleguen compañeros como Jandro, Moral, Pérez o Mena.

J.O.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo