GARA > Idatzia > Musika

Erromoko Nazioarteko Ska Reggae jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten Alton Ellisekin

«Mr. Soul Jamaica» goitizenak izana eman dio Alton Ellis kantariari eta bera da, ezbairik gabe, aurten hamargarren urteurrena beteko duen Erromoko Reggae Jaialdiko izar nagusia.

p049_f01_97x101.jpg

Anartz BILBAO | BILBO

Aurreko urteetan Malarians edo Alpheus bezalako artista interesgarriez gozatu duen jaialdiak Alton Ellis beteranoarekin egina du hitzordua aurten. Artista jamaikarra Ranking Soldiersek lagunduko du, atzeko banda legez. Bartzelonako taldea dugu Ranking Soldiers, aspaldi honetan artista mitikoak laguntzen diharduena. Erromon, Unchained Horns haize taldea gehituko zaie. Bestalde, Benjamin britainiarrak ere abestuko du jaialdian, Ranking Soldiers bandarekin. Egun Bartzelonan bizi den kantariak «Rise Up» aurkeztuko du, Brixton disko etxe bizkaitarrean oraintsu atera duen lana. Etxeko ordezkari, Donostiako Revolutionary Brothers Soundsystema, Maese Trucco, King Konsul eta Sistah Kata mikrofonoan direla.

«Rock steady-ren» erregea

Rock steady doinuen erregetzat hartutako kantari dotorea Jamaikan jaio zen 1940ko hamarkada hasieran eta dantzari bezala hasi zen 16 urte baino ez zituela. Abeslari legez Eddy Perkinsekin bikotea osatu zuen 50eko hamarkada bukaeran eta «Muriel» kantarekin arrakasta lortu.

Duke Reidek zuzendutako Treasure Isle disko etxean Alton & The Flames taldearekin aritu zen gero, rock steadya ezagun egin zen garaian.

Karibetarra reggae musikaren aitzindarietakoa dugu eta Jamaikako gobernuak «Order of Distinction» saria eman zion esker onez. Atsegin eta beti gazte, bere garaian Byron Leerekin ere birak egindako morroiak «My Time is the Right Time» argitaratu zuen 2000. urtean, Westside disko etxe britainiarrean.

Fitxa

Taldeak: Alton Ellis & Ranking Soldiers & Unchained Horns, Benjammin´

eta Revolutionary Brothers Soundsystem.

Data: Etzi, larunbata 4.

Lekua: Erromoko Santa Eugenia plaza (Getxo).

Ordua: 21.30ean.

Sarrera: Doan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo