GARA > Idatzia > Euskal Herria

Datorren igandera arte iraungo dute Elorrioko Feria Nagusiko jaiek

Erraldoiak, zezentxoak, idi-probak eta kontzertua txosnetan. Hori izan zen atzoko aperitiboa, baina Feria Nagusiko jaiak hasi baino ez dira egin, eta datozen bederatzi egunotan hainbat ekitaldi izango dira Elorrion. Jai ezagunak dira, eta elorriarrekin batera bada ondoko eta ez hain gertuko herrietatik ongi pasatzera datorren jendea.

p021_f02_148x151.jpg

GARA |

Aurtengo Feria Nagusikoak hasiak dira Elorrion. Gaur, haurrei zuzendutako ekitaldiak izatekoak dira, eta horrekin batera, Elorrioko 32. Feria Nagusiko Saria txirrindulari lasterketa jokatuko dute. 11.30etik aurrera zabalik egongo da haurrentzako parkea plazan, eta 16.30ean hasiko da txirrindulari lasterketa.

Haurrei begira, buruhandiak izango dira 18.00etan, plazan; eta ordu erdi geroago, berriz, Potxin eta Patxin pailazoen agerraldia hasiko da pilotalekuan. Hortik aurrera, jaien hasiera ofizialaren ordua helduko zaigu. Koadrilen elkarretaratzea Aldatzekuan izango da, eta jaitsiera La Banda del Surdo taldearen eta Elorrioko buruhandien laguntzarekin egingo dute herriko gazteek.

Odol Alai taldeak botako du aurtengo txupina 20.00etan, eta eguneko egitarauan, idi-probak eta danborrada iragarrita daude ondoren. Ohiturari jarraituz, «Euskal preso eta ihes-lari politikoak etxera!» lelo- pean kalejira hasiko da gauerdian bertan. Ondoren, Tahuma orkestraren eskutik, dantzaldia hasiko da Urarkan.

Igandeari dagokionez, oso ekitaldi erakargarriak daude programan. Hasteko, Nekazaritza eta Abereen Azokak 25. edizioa beteko du. Arratsaldean, berriz, 17.00 hasiko dira pilota partidak: Berasaluze IX-Arrutia/Uriarte-Galarza, eta Xala-Pascual/Martinez de Irujo-Zubieta. Ondoren, Amazonia izeneko Brasilgo baletak emanaldia egingo du plazan, eta 20.00etan, Arriolan, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio eta Igor Elortza arituko dira bertsotan. Nuevo Talisman musika taldearen emanaldia 23.00etan hasiko da.

Feriak astez ere parrandan ibiltzeko aukera ematen du. Astelehenean haur eta gazteek izango dute aukera; izan ere, haurrentzako parkea eta koadrilen arteko bazkaria, 10 eta 14 urte artekoentzako jolasak eta koadrilen arteko jokoak izango dira, besteren artean. Urarkan, 18.00etan, Kuko, Truko, Bolenwaider pailazoek agertuko dute bere lana. Bestetik, Parrus Dixie Band taldea izango da plazan, 20.30ean, eta geroago, Ja Ta Jaren eskutik, dantzaldia. Txosnetan ere kontzertua izango da.

odol Alai

Atzo aperitiboa dastatu zuten, eta gaur Odol Alai elkarteak botako du txupina. 00.00etan, berriz, presoen aldeko kalejira izango da. Bederatzi eguneko eskaintza egiten du Elorrioko Feria Nagusikoak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo