GARA > Idatzia > Non Zer

Topaketak

Ekologistak Martxan GAIA erakundearen kongresua antolatu du Hondarribian

GAIA (Global Alliance for Incinerator Alternatives) nazioarteko sarea da eta bere helburua hondakinen errausketa mota guztiak baztertzea da. Aldi berean, «Ekoizpen Garbia, Hondakinak Zero» eta nazioarteko ingurugiro-justizia sustatzea ere bai. Erakundean 80 bat naziotako 500 elkarte inguru hartzen dute parte. Kongresuan hondakinen kudeaketari buruzko hitzaldiak antolatu dira munduan ospe handia duten hizlarien kontura. Asistentzia konfirmatzeko ondorengo telefono zenbakira hots egin behar da: 688 639 864 (Ainhoa) edo idatzi posta elektroniko honetara: gipuzkoa@ekologistakmartxan.org

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo