GARA > Idatzia > Non Zer

Euskaltegiaren inagurazioa

Iruñeko Irrintzi euskaltegiaren egoitza berriaren inaugurazio-festa egingo dute

Iruñeko Irrintzi euskaltegiak Iratxe Monasterioa kaleko 66. zenbakian du egoitza berria. Hiru solairu ditu, eta bertan ikasleentzako bederatzi ikasgela izanen dira. Hori ospatzeko egun osoko festa polita prestatu du biharko. 11.30ean, Sanduzelaiko erraldoiak, Donibaneko dultzaineroak, Donibaneko maiordomoak eta Iturramako dultzaineroak izango dira; 14.30ean, herri bazkari erraldoia (txartelak AEK-ko euskaltegietan edota Toki Eder ostatuan); eta 18.00etan, Mikel Markez eta Pako Aristiren «Tabuak saltsa berdean» ikuskizuna. Arratsaldean, elektrotxaranga, batukadak eta Aritz Sound System.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo