GARA > Idatzia > Ikusmira

Euskal Kultura ikerketa, hiru herrialdetara mugatuta eta Estatu espainolera begira

Lakuako Gobernuak ezagutarazi duen Euskal Kultura izeneko ikerketa ez da, uste izatekoa zenez, euskal kulturaren egoeraren diagnosia egiteko lana. Haren helburua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarren jarrerak eta iritziak ezagutzea da, kulturaren zenbait arloren inguruan. Arreta ematen du, ordea, euskal kulturaren gaineko ikerketa bat Euskal Herriko hiru herrialdetara mugatzeak eta, bestetik, euskal kultura berezko ikergai izan beharrean, beste testuinguru baten mendeko gisa agertzea. Jakina da hainbat kultura harremanetan dauden munduaren testuinguruan aztertu behar dela, baina delako ikerketak Estatu espainola du erreferentzia nagusia, eta erreferentzia marko hori hartu izanak ikerketa baldintzatu egiten du goitik behera. Azken batean, hiru herrialdetako euskaldunek Gabonetan zenbat turroi eta zenbat polboroi jaten ditutzen, zer musika mota entzuten duten eta antzekoak esatea kontsumo ohituren berri ematea baino ez da; merkatuaren eskaintzaren araberako kontsumoaren berri, jakina, baina ez, esate baterako, eskaintza horren gabezien berri, zer oztopori aurre egin behar dioten euskal kulturaren agerpenek... Horretarako ondo erabilita legoke diru publikoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo