GARA > Idatzia > Errugbia

Liga Federala

Goi mailako partida izango da Donibane Lohizunen

J.L. | BAIONA

Liga Federalean, Lehen Mailan, garrantzi handiko jardunaldia izango da bertan lehian ari diren hiru euskal taldeentzat, baina nabarmentzekotan, Donibane Lohizunen jokatzen dena nabarmendu beharko da.

Izan ere, Tyrosse izango baita Lapurdin bihar 15.00etatik aitzinera. Landesetako taldea iaz Pro 2 Mailan egon zen, eta berriro ere bertara igotzeko asmoz dabiltza. Partida zaila izango da, baina lapurtarrek irabazi beharra daukate.

Beheko postuetan, berriz, Nafarroa eta Maule dabiltza. Nafarroa Behereko taldeak Mielanen zelaian jokatuko du. Ez da partida erraza izango, baina hauek ere oso premiazkoak dituzte puntuak.

Maulek, aldiz, etxean jokatuko du, Marius Rodrigo zelaian, eta zuri-gorriek Fleurentine hartuko dute. Zuberotarrak ere mailari eusteko borrokan dabiltza, eta etxean jokatzen dituzten partidetako puntuak lortzea garrantzi handiagoa da, bestela gauzak erabat okertzen hasteko itxura izango baitu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo