GARA > Idatzia > Euskal Herria

AHT Gelditu! Elkarlanak Tolosako eta Tuterako manifestazioetan parte hartzeko deia egin du

M. E. |

AHT Gelditu! Elkarlanak larunbatean Tolosan (17.0otan Triangelutik) eta Tuteran (19.30ean Geltoki plazatik) egingo diren manifestazioetara joateko dei egin die herritarrei, «mobilizazioa inoiz baino garrantzitsuagoa» dela uste baitu.

Atzo egindako agerraldian, gehiengo sozial eta sindikala proiektu horren aurka agertu izan dela gogorarazi zuten beste behin. Adibidetzat jarri zituzten Elorrion eta Anoetan egindako herri galdeketak eta Arrasaten izandako manifestazio jendetsua. Salatu zutenez, hala ere egitasmoa inposatzeko bidean urrats berriak egiten jarraitzen dute haren arduradunek. Aipagai izan zituzten, alde horretatik, Nafarroako korridorea eraikitzeko Nafarroako Gobernuaren eta Exekutibo espainolaren finantziazio hitzarmena sinatzear egotea edota Goierriko hainbat lurretan egiten ari diren «katak eta zundaketak».

AHT Gelditu! Elkarlaneko kideen esanetan, azpiegitu-raren arduradunek argi du- te «oposizioa gero eta sendoagoa» dela eta, horregatik, «gezurra eta manipulazioa erabiltzen» ari dira proiek- tua justifikatzeko. Salagarritzat jo zuten, halaber, Gobernu espainoleko ordezkari Paulino Luesmak herri kontsulten eta udalen ekimen jakin batzuen aurka abiatu duen «gurutzada».

Are gehiago, azken hila- beteetan azpiegituraren aurkako mugimendua krimina-lizatzetik, oposizioa bera errepresioaren bidez kolpatzera igaro direla ohartarazi zuten: «Honen erakusgarri da Beasainen desobedientzia ekintza publiko eta baketsu batean parte hartzeagatik bi lagun Auzitegi Nazionalera bidali izana».

Erasoak eraso, Elkarlanak AHTren proiektua ezartzeko asmoa bertan behera utz dadin eta haren oinarrian den garraioaren, lurralde antolaketaren eta gizarte ereduaren inguruko herri eztabaidari ateak zabal dakizkion exijitzen jarraituko duela jakinarazi zuen.

Tuterako manifestazioa Tren Publiko eta Sozialaren Aldeko Erribera, Ez AHTri Plataformak antolatu du. Plataformako kideek aditzera eman zutenez, beraien apustua tren sozial eta publikoaren aldekoa da, hala, aurretik dauden errekurtsoak hobeto aprobetxatu eta «herritar gehiagorengana» iristen delako, besteren artean.

Nafarroako LABek AHTk diru asko xahutu eta garraio arazoari konponbiderik ez diola emango nabarmendu du, eta mobilizaziorako deia egin du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo