GARA > Idatzia > Hemeroteka

Le Journal Jean-Louis Davant 2008/4/18

Walter

Walter Ruyten flandriar parlamentari ohia zentü da urtarrilaren 27an, minbiziak eramanik 73 urteetan. Eüskaldünen adiskide handia zen berrogei urte hontan. Gure borroka beti süstendi dü Flandrian, Europan eta heben ere. Adibidez 1975ean, Gernikako Aberri Egunean agertü zen, ikurriña esküan, beste flandriar parlamentari batekin. Franco bizi zen orano, ikurriña debetü zen, Aberri Eguna ere. Espainiar poliziak bi flandriarrak arrestatû zütüan, gaizki erabili, eta ohitü.

Lan isilagoa, bena zinez baliosa, gure ikastolen alde egin züan, beste flandriar elibatekin, haietan Ludo Dox apeza, orai Eüskal Herrian bizi dena, eüskara ikasirik. Holaz eüskal delegazioneak üsü Flandriara joan izan dira, eta ordariz flandriara joan izan dira, eta ordariz flandriarrak honat jin urte oroz, Domesantore altean.

Walter azkentze ikusi nüan düala urtea, 2007ko apirilaren 24an, Gernikan egin zitzaion gorazarre batetan. Bilküra püblikoan eüskaldünekiko oritzapenak kontatü zeizkün alageraki. (...) Alta bazakian denbora güti züala bizitzeko, minbiziaren azken builtan sartürik zela. Bürüalano azkar egon da, borrokalari eta ümurtsü, bere kiristi fedeari lotürik. Walter adiskidea, gogoan zütügü, eta esker honak dereitzügü bihotz-bihotzetik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo