GARA > Idatzia > Errugbia

Perpinyan

Avironek etxetik kanpo ezinean jarraitzen du

PERPINYA 38

AVIRON 13

J.L. | BAIONA

Avironek aitzakiarik gabeko porrota jaso zuen atzo Perpinyaren zelaian. Markagailuak erakusten duen moduan, etxekoak askoz ere hobeak izan ziren. Sei entsegu egin zituzten, eta euskaldunei ez zien ezer egiten utzi.

Kataluniarrek asko zuten jokoan. Sailkapeneko lehen lau postuetan jarraitu nahi zuten, eta jokoko lau puntuak eta erasokoa bestea ere batu nahi zituzten, hori hastapenetik argi zegoen.

Avironek atzean jokatu behar izan zuen. Perpinyako aurrelariak gogor jokatu zuten, oso aurrean presioa eginez, eta bultzaka, kanpotarrei handik baloia ateratzen utzi gabe, eta hirugarren minuturako lehen entsegua lortuta zuten.

Hortik aurrerra bidea nahiko erraz izan zuten, etxekoek, nahiz eta bi entsegu egin ahal izan zituzten, ez baitzuten talde kataluniarra aparteko larrialdian jarri.

Avironek jaitsierako postuetatik kanpo dago, alde dezentez, gainera. Baina lanean jarraitu beharra dauka, amaieran ezusterik nahi ez baldin badu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo