GARA > Idatzia > Bilbao Basket

ACB

Play-off postua albait azkarren ziurtatzea dute bilbotarrek helburu

 

K.A | GASTEIZ

Iurbentiak eta Pamesak norgehiagoka interesgarri eta borrokatua jokatuko dute gaur Valentzian. Bien artean garaipen baten aldea baino ez dago. Valentziarrak bosgarren postuan daude taulan, 19 partida irabazita. Bizkaitarrek, aldiz, 18 garaipen dituzte eta seigarren daude. Baina puntu baten aldea egon arren, Pamesak jada kanporaketa postua ziurtatuta du. Iurbentiak ere, matematikoki, oso hurbil dauka sailkapen hori, baina oraindik ez dago lortuta daukala esaterik.

«Play-offetan sartu egingo gara, hori ziur. Ez dakigu noiz. 19 garaipen nahikoa dira, baina 20 garaipen nahi ditut», esan du Txus Bidorreta Bilboko entrenatzaileak. «20 garaipen lortzeak justizia egingo lioke taldeari», gaineratu du.

10.000 puntu ACB Ligan

Iurbentia Bilbao Basketek 9.955 puntu ditu ACB Ligan. Beraz, 45 falta zaizkio 10.000 puntuen langa historikoa gainditu dezake gaur.

Pamesa-iurbentia
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo