GARA > Idatzia > Non Zer

Ekialde Hurbilari buruzko zinemaldiari amaiera emango zaio gaur

Ekialde Hurbileko zinemaldiari bukaera emango zaio gaur La Bolsan. «Irak: historia de mujeres» dokumentala aukeratu du Gite-Ipes elkarteak. Dokumentalak, okupazioan murgildutako Irakeko emakumeek kontatutako errealitatea erakusten du. Bertan Al Qaim-eko emakumeen testigantza agertzen da. Al Qaim Eufrateseko korridorean kokatuta dago; han Estatu Batuetako tropek herria zeharo txirotu eta bortizki zigortzen dute. Dokumentalean Basorako emakumeen testigantzak ere agertzen dira; horiek islamiar milizien inposaketei aurre egiten diete.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo