GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

BERRIA Castillo Suarez 2008/7/8

Berdintasuna ala desberdintasuna

Berriki Viginia Wooolfen biografia osatu eta argitaratu du Nadia Fusinik. Biografia horretan bada deigarria egin zaidan gauza bat, hona: Woolfek ez zuela gizaseme eta emakumeen arteko (aukera) berdintasuna bilatzen, desberdintasuna baizik. Emakume izatea garai hartan pariah edo outsider izatearekin lotzen zuen, eta, alde horretatik, eskubideak herritarren kategoriaren arabera banatzen zirela salatzen zuen. Emakumeek askatasuna eta, ondorioz, askatasunaren arriskuak bizitzeko eskubidea zutela azpimarratzen zuen bere esan-eginetan.

Woolf aberatsa zen, intelektuala, eta, hala ere, hein batean munduko parte ez balitz bezala sentitzen zen. Bere inguru hurbilari erreparatzen zion, eta ikusten zituen gizasemeak emakumeak berdinak balira bezala tratatzen zituzten, edo, bederen hori uste zuten; berdin gisan, bere gertuko emakumeek nahikoa zuten egokitu zitzaien askatasunarekin. (...)

Leire Bilbaok bere zutabeetako batean esaten zuen bezala, egungo emakumeak gizonekiko gero eta berdinagoak gara, baina ez dakit askoz askeagoak garen, ala lortutako askatasuna dena baino handiagoa sentitzen dugun geure buruetan.

Askatasunak emakumeago egin beharko gintuzke. Baina batzuetan ez gara ohartzen ez garela ez hain emakume ez horren aske.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo