GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Arangurengo Udala, bailara «eremu mistoan» sartzearen alde

GARA |

Aranguren bailarak Euskararen Legeak izendatzen duen «eremu mis- toan» sartzeko eskaera egin dio Nafarroako Parlamentuari, joan den irailaren 30ean burututako Osoko Bilkuran adostutakoa betez. Agiri hura Arangurengo Udalbatzaren gehiengo osoaren bozekin onartu zen, UPNko bi zinegotziak bakarrik agertu baitziren aurka.

Gogoratzekoa da IUN-ek lau udalerri «eremu mistoan» sartzeko eskaera egin zuela. Noain, Galar, Beriain eta Aranguren dira Euskararen Legea onartzearekin eremu erdaldunean geratu ziren Iruñerriko udalerri bakarrak. Udaberrian eskaera tratatu zenean, UPNk izan ezik talde guztiek aldeko bozka eman bazuten ere, NaBaiko parlamentari bat falta zelako ez zen onartu. Orain Arangurengo Udala da Parlamentuan eskaria egin duena. Baina PSNk bere garaian ekimenaren alde bozkatu bazuen ere, orain gauzak bere horretan uzteko asmoa du.

Eremu mistotik at uzteko arrazoirik ez dagoela salatu du Arangurengo Udalak; alderantziz, bailaran euskarak izan duen presentzia eta Udalak euskararen alde egindako lana azpimarratu ditu. Lan horren alde agertu zen bailarako biztanleen %74, Udalak eskatutako ikerketaren arabera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo