GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

KAZETA.INFO Bixente Vrignon

Autozentsura edo egunerokotasuna

Irudi eta politikako afera bat bihurtzen ari delarik Laborantza Ganbararen kontrako auzia Euskal Herrian, Parisen, arrabotsik gabe, FDSEA-ko goi mailako arduradunak, eta hiru ministro ohiak, epaituak izan dira, diru publikoa desbideratzeagatik, hitz batean ebasteagatik sindikat bakar honen alde.

Ez. Ai ! «Ebastea» hori. Bon, funtsean ez da gezur bat. Halere, halere. Ez da hori akusazio zuzena. Hori idazten badut, ez dakigu sekulan, auzi bat irriskatzen dutanez. Ez da gezur bat halere! Baimenik gabe dirua hartzea sakela batetik bestearen sakela emateko, ebastea da hori... Bon, bon, are, ez dezagun gehiago pentsa.

Irudi eta politikako afera bat bihurtzen ari delarik Laborantza Ganbararen kontrako auzia Euskal Herrian (...) epaituak izan dira, diru publikoa desbideratzeagatik, sindikat bakar honen alde.

Halere, halere. «Euskal Herria» hori. Euskal Herria diot, bainan Laborantza Ganbara, Iparralderako da bakarrik. Bai, bainan aski da ikustea Hegoaldeko hedabideetan, aldi oro «Euskal Herria» diote, bakarrik Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia aipatzeko. Txo! «Ipar Euskal Herria». Mmmm. Bainan horrek markatzen nau. Irakurlearentzat, erran nahiko du idazleak, Euskal Herriko ikuspegi nazional bat duela. Bo, berdin Frantziako Euskal Herrian botatzen badut, halere, ikusmen politiko bat markatzen du. Bon. Iparralde, orduan?

Irudi eta politikako afera bat bihurtzen ari delarik Laborantza Ganbararen kontrako auzia Iparraldean (...) sindikat bakar honen alde.

«Sindikat bakarra». Ez da arras egia hori, beste sindikatak badira... Halere ontsa erakusten du zer den sindikalismoa, laborantza munduan. Sindikat bakarra, gogorra da halere, nozione hori erabiltzen da aipatzeko izan diren gobernamendu faxista ala «komunistak», SESB-ko menpe zirenak. Hori erranez ez da «objektiboa» izanen. Mue... «objektibotasuna»...

Irudi eta politikako afera bat (...) sindikat honen alde.

«Irudi afera». Zergatik «irudi». Erakusteko, badela nahi bat: akusatuaren lekuan Laborantza Ganbara kokatzea, erasotu nahi duela, gaixtagin bezala erakutsi nahi iritzi publikoaren aintzinean, lanjer baten nozione sarraraziz, erakustea erakunde hori ez dela «normala», jokoz kanpo dago politika «instituzionalean».

Ados. Bainan zergaitik ez argiki erran hori guzia? Bo, hola erraten badut, emanen du Laborantzaren Ganbarako abokata bihurtzen naizela. Beste modua erabiltzen badut, ulertu nahi dutenek ulertuko dute, ta besteek... Bon, ados paso.

Laborantza Ganbararen kontrako auzia aintzinatzen delarik Iparraldean, Parisen, arrabotsik gabe, FDSEA-ko goi mailako arduradunak, eta hiru ministro ohiak, epaituak izan dira, diru publikoa desbideratzeagatik, sindikat honen alde.

Eta «arrabotsik gabe» ? Informazioa izan da halere, nik AFP ajentziari esker jakin baitut berria. Bainan zergaitik ez da nihun agertu beraz ? Zerbait badea horren gibelean.

Hobe ez aipatzea, beraz...

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo