GARA > Idatzia > > Kultura

Banda berriak

Getxo Sound jaialdiak herriko zortzi talderen musika eskainiko du

Getxo Sound jaialdia egingo dute lehen aldiz Getxon, hilaren 24an eta 25ean. Herriko pop rock taldeen lana bultzatzea eta horien musika publikoari ezagutzera ematea dira jaialdiaren helburu nagusiak. Getxo Antzokian izango dira emanaldiak, eta zortzi taldek parte hartuko dute, eguneko lau saio eskainiz, 20.00etan hasita. Sartzeko gonbidapenak hilaren 20tik aurrera jaso daitezke Algortako kultur etxean. Ostiralean, hilak 24, pop doinuak izango dira protagonista. Olimpia, Dynamo, Smile eta Sweet Oblivion taldeek egungo pop doinuak joko dituzte, batzuetan 1960ko eta 1970eko hamarkadetako erritmoekin eta beste zenbait musika eraginekin uztartuta. Biharamunean, hilak 25, bestelako doinuak izango dira nagusi, besteak beste, punk rock, trash eta hardcore, Mochlic, Atomic Disaster, Ukabilkada eta Patada en la Papada taldeen eskutik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo