GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

«Asmakeriak» eta gobernuen ardurak

Oraintsu arte Ipar Euskal Herrian desagertutako hiru euskal errefuxiatu politiko edo militantek agertu gabe jarraitzen zuten, eta susmo handiak egon ziren, eta badaude, desagerrarazi zituztenen gainean. Jon Anza laugarrena da, eta haren desagerpena oso kezkagarria. Areago, beste batzuk, Joxi eta Joxean, zenbait urte desagerturik egon ondoren, Estatu espainoleko segurtasun indarrek desagerrarazi eta hil zituztela agerian geratu zelarik. Gainera, ETA erakunde armatuak susmoak areagotzen dituzten zenbait datu eman zituen asteazkenean, hala nola Poliziak errefuxiatu donostiarraren hatz-markak aurkitu zituela erakundearen zulo batean. Horrek guztiak ez du susmo onik iradokitzen, eta susmo horiek uxatzeko modurik eraginkorrena berehalako ikerketa sakona litzateke. Hala ere, Barne ministro espainiarraren erantzuna susmo horiek asmakeria hutsa direla esatea izan da. Tortura salaketak izaten direnean edo bere Polizia indarren edozein irregulartasun gertatzen denean ematen duen erantzun berbera. Zuzenbide estatu batean indar horien arduradun nagusiak eman behar lukeenaren kontrakoa, hain zuzen.

Herritarrek Anzaren bilaketa abiatu dute, eta gaur, Hendaian, haren desagerpenaren inguruan gertatutakoa argitzeko eskatuko dute. Anza bilatzea eta gertatutakoa argitzea, ordea, gobernuen ardura da. Beharko luke izan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo