GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Salbuespeneko legediak beti dira estrukturalak, baina horiek ezdeusteko neurriak puntualak dira

Harrigarria da azken hamarkadetan espainiar agintariek beren legedia nola birrindu duten «terrorismoaren» aitzakiapean. Luzea da lege moldaketen zerrenda, baina aski da berriki biziarteko zigorraren harira Barne ministroak, Alfredo Perez Rubalcabak, egindako aitorpena: espainiar Estatua da zigor gogorrenak dituen europar herrialdea. Esan bezala, inboluzio hau lege bidez eman da eta, ondorioz, aldaketa estruktural bihurtu da.

Bitartean, legedia hau leuntzeko lantzean behin hartu diren neurriak puntualak izan dira, legedia inola ere ukitzen ez duten neurriak izan dira, alegia. Jokabide honen adibide egoki bat Baltasar Garzonen aginduz batzuetan eta Ertzaintzaren eskutik azken urteetan atxilotutako batzuekin erabili duten «protokolo» delakoa. Atxilotutakoen babesgabetasuna borrokatzeko neurriak ziren, neurri ez-nahiko baina positiboak. Baina torturaren gisa berean, interes politikoen arabera aplikatu dira, legedia ukitu gabe.

Hartara, edonori burura etortzen zaion lehendabiziko galdera argia da: zergatik ez da orain bete protokoloa eskubideak bermatzeko positiboa bada? Erantzuna ere agerikoa da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo