GARA > Idatzia > Mundua

Iraultzaren urteurrenean, indar irudia eman du Iranek kanpoko presioen aurrean

Ruhola Khomeini aiatolak zuzendu zuen Iraultza Islamikoaren 31. urteurrena Mendebaldeko estatuen aurrean indarra erakusteko erabili zuen atzo Irango Gobernuak. Ehunka mila lagun bildu ziren Teheranen Mahmud Ahmadinejaden adierazpenak entzuteko.

p024_f01.jpg

GARA |

Ehunka mila lagun bildu zen atzo Teherango Azadi plaza esanguratsuan Irango Iraultza Islamikoaren 31. urteurrena ospatzeko. Teheranen lasaitasuna zen nagusi, nahiz eta segurtasun indarren presentzia nabarmena izan.

Oposizioaren web orrialdeen arabera, Teherango erdialdean istiluak izan dira, hain zuzen, Gobernuaren aldeko milizianoek oposizioaren aldekoak jipoitu dituzte. Halere, ez da zauriturik izan.

Oposizioaren aldeko Jaras webgunearen arabera, basij milizianoek harriak bota zituzten Mehdi Karrubi oposizioburuaren autoaren aurka Sadeghiyeh kalean zegoenean, ustez manifestaziora joateko asmoz.

Kristalak hautsi ondoren, Karrubik ihesari eman behar izan zion, beti ere oposizioaren webgune honen arabera.

Mohamed Khatami presidente erreformista ohiak ere, antzeko eraso bat pairatu zuen antza, Jarasen arabera, baina webguneak ez zuen horren inguruko daturik eman.

Artean, Azadi plazan ehunka mila lagun bildu ziren Irango presidente Mahmud Ahmadinejad presidentearen mintzaldia entzuteko. «AEB akabatu» eta «Israel akabatu» gisakoak oihukatu zituzten.

Tribunaren aurrean, pertsona talde batek Mendebaldeko komunikabideen kontrako oihuak -«BBC akabatu»- bota zituzten.

Manifestariek Iraultza Islamikoaren gidari nagusi Ali Khameneiri sostengua adierazten zioten pankartak zeramatzaten.

Azken urteotan egindako esfortzuari esker Iran «nazio nuklear» izatera heldu dela nabarmendu zuen Ahmadinejadek.

«Uranioa %80 baino gehiago aberasteko gai da Iran, baina ez du hori egingo behar ez dugun arte», gaineratu zuen Ahmadinejadek, Teheranek ez duela arma atomikoak ekoizteko asmorik berretsiz.

«%3,5 aberasturiko uranio-ekoizpena hirukoiztuko dugu eta berehala izango dugu %20 aberasturiko uranioaren lehen ekoizpena gure artean», esan zuen Ahmadinejadek. %20 aberasturiko uranioa ikerketarako dela esan du Iranek, baina Mendebaldeko estatuek horrekin lehergailu atomikoa egin nahi duela leporatzen diote Teherani.

AEBetako presidente Barack Obamaren kontrako hitzak ere izan zituen Ahmadinajedek eta, besteak beste, «sionisten mesedetan aritzea» leporatu zion.

«Zoritxarrez, aldaketarako espiritua hiltzeko zorian dago», esan zuen Ahmadinejadek Obamak piztu zuen itxaropena agortu dela nabarmendu nahian.

Irango agintari guztiak herrialdean zehar izandako manifestazioetan izan ziren. Horrela, Irango epaileburu Sadek Larijani aiatolak Teherenan zegoen jendetza Mendebaldeko herrialdeek botatako mehatxuei emandako erantzuna zela adierazi zion IRNA agentziari. Programa nuklearra dela eta, Iran gogorrago zigortu nahi dute Mendebaldeko estatuek, AEBak buru dituztela.

Majlis edo Parlamentuko eledun Ali Larijani, berriz, Qom hirian izandako manifestaldian izan zen. Bertan, Iraultza Islamikoaren oinarria hiri horretako eskola erlijiosoak direla nabarmendu zuen.

Mohammed Reza Rahimi lehen presidenteordeak Teheranen izandako manifestazioetan bilduriko jende kopurua «sekula ez zela ikusi» esan zuen.

Defentsa ministroak, Ahmad Vahidi jeneralak, «Iranek arlo aeroespazialean eta nuklearrean lorturiko aurrerapausoek etsaiak beldurtu» dituztela esan zuen Damghanen izandako manifestazioan.

EEUU duda ahora de la capacidad nuclear iraní

La Casa Blanca señaló ayer que duda del anuncio de Irán de que comenzará el proceso de enriquecimiento de uranio al 20%, asegurando que estas manifestaciones están motivadas por razones políticas y no basadas en puntos de vista científicos.

«No creemos que tengan la capacidad de enriquecer uranio al nivel que pretenden», declaró el portavoz de la Presidencia estadounidense, Robert Gibbs.

Por otra parte, el portavoz del Departamendo de Estado, Philip Crowley, declaró que «parece que Irán ha intentado poner en marcha un bloqueo casi total de información» ante las posibles movilizaciones de la oposición. «Temen a su población», añadió. GARA

misilak

Aurki Errumanian jarriko dituzten misilen aurkako gailuek ez dutela Errusia jomugan izango esan zuen AEBek Moskun duten enbaxadore John Beyrlek. Sistema hori Iranen aurka egiteko jarri dela onartu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo