GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Britainia Handiaren agenda politikotik at dago Europa, eta klase politikoari ez dio askorik axola

Britainia Handiko politikan Europar Batasuna auzi garratza izan da historikoki. Ezaguna da irletako biztanleek Europa mesfidantzaz ikusten duela. Britainiar klase politikoarentzat, ordea, Europa esparru naturala da. Izan ere, politikari askok mugaz gaindiko kasta bateko kide gisa ulertzen du bere burua, aireportuetan elkartzen diren enpresa multinazionaletako goi-kargudunen antzeko zerbait. Alegia, zentzu askotan harreman estuagoa dago Oxfordeko diputatu baten eta Amsterdamgo europarlamentari baten artean bi horien eta hautatu dituzten herritarren artean baino. Mendebaldean garatu den sistema politikoaren ondorio da hori, ezbairik gabe. Horretaz gain, azken hamarkadan europar eraikuntzaren mugak agerian geratu dira. Ingalaterrako kontserbadoreek arrisku politiko gisa ikusten zuten EB, subinanotasuna, kanpo harremanak eta komertzioa baldintza zitzakeen agente politiko transnazional gisa ikusten zutelako. Alor horietan, ordea, EBren mugak nabarmenak dira. Horrexegatik ezabatu dute britainiar politikoek Europa hauteskundeetan agendatik. Eta Bruselari berdin dio Downing Streeteko maizter berria zein den, finean, beraien kastako bat izango da-eta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo