GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Garzonek arazo gutxiago emango lituzke Hagan... behin-behinekoz

Baltasar Garzon epaileak Madrilgo giro itogarria utzi eta Kongo, Uganda eta Kolonbiako auziez arduratu nahi du Hagan (Herbehereak), Nazioarteko Zigor Auzitegiko Fiskaltzan kanpo aholkulari gisa, duela hilabete egokia iruditzen ez zitzaion irteera orain beharrezkoa iruditzen baitzaio, nonbait. Garzonen eskaera ondo aztertu beharko luke Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ); izan ere, ez da ulertzen nola prebarikazio akusaziopean auzipetuta dagoen epaile bati nazioarteko auzitegi batean jarduteko baimena ematen dion. Hala ere, baimena emango balio, CGPJk ez luke Garzon bere kargutik kentzeko erabakia hartu beharko epaileak bertan jardun gabe. Baliteke gaur bertan CGPJren erabakiaren berri izatea, eta Auzitegi Nazionaleko epaileari Hagarako bidea libre utziko balio, esan bezala, kargutik kentzeko arazoa saihestuko luke, baina epailearen aurkako hiru auziek zabalik jarraituko lukete eta, haiekin batera, espainiar epaile bat zigortzeko aukeraz gainera, nazioarteko auzitegi bateko fiskaltzan diharduen epaile bat zigortzeko aukerak, eta beraz, Estatu espainoleko botere judizialaren irudia are eskasagoa izatekoak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo