GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

BERRIA Iñaki Petxarroman 2010/6/23

Sarrikotapea eta Hernani

Bata Zuberoan da, Frantziako mugan. Bestea, Gipuzkoan, Nafarroaren altzoan. 230 biztanleko herri ttipia bata; 20.000 biztanleko hirigunea bestea. Euskal Herrian egoteaz gain, gutxi dute komunean, segurki, bi herriok. Baina badute arazo komun bat: hondakinak. Sarrikotapean zabortegi bat egin nahi dute. Herritarrek ez dute nahi, hautetsiek ere ez. Kalapita gogorrak izan dituzte proiektua bultzatzen duen Bil ta Garbi sindikatuarekin. (...)

Hernanitik bost kilometrora ere errauste planta egin nahi dute. Herritar gehienek ez dute nahi. Hautetsiek ere ez. Horri aurre egiteko, geldirik ez egotea erabaki dute, biderik eraginkorrena hartuz: errauste planta hustea. Eta lortzen ari dira. Hilean %35 birziklatu ondotik, orain %81 birziklatzen ari dira, atez ateko sistemarekin. Urtean milioi erdi bat euro aurreztuko dute, gainera. Sarrikotapean ere, hori jakitean, interesa piztuko zaie. Emaitzak baitira atez atekoaren aliatu nagusiak. Zabortegi eta errauste planten etsai handienak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo