GARA > Idatzia > Kultura

Berreskuratutako uharka zahar bat «arte galeria» bihurtu dute Villabonan

p039_f01_90x123.jpg

GARA | VILLABONA

Villabonako Maiatzaren Lehena plazan, garai bateko Subijana lantokiaren lurretan, Oria ibaiaren ertzean, arkuz osatutako uharka berezia eraiki zuten 60ko hamarkadan. Orain dela gutxi inguruotan etxebizitzak eraikitzen hasi zirenean, ahaztuta zegoen uharka zaharra berriz ere agertu zen bere txokoan. Behin adreiluz egindako ur azpiko eraikin berezian egin diren obrak amaitu ondoren, herritarrei berau ezagutzeko parada eskaini nahi izan die Villabonako Udalak.

Bide batez, erabilera anitzeko ekipamendu berria inauguratzearekin batera, hilaren 21era arte bertan egongo den erakusketa aurkeztu du Udalak. Hain zuzen ere, Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat arkitektura ikaslek egindako «Villabona irudikatzen» erakusketa.

Arkitektura ikasleek herriko Sacemgo eremuan egin daitezkeen proiektuen proposamenak bildu dituzte erakusketan. Horiek guztiak, herritarren esku jarri nahi izan ditu Villabonako Udalak zaharberritutako uharka honen inaugurazioa aitzakiatzat harturik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo