GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

«Goenkale» telesailaren 16. denboraldiak bihar izango du azken eguna

GARA | DONOSTIA

«Goenkale» telesail arrakastatsuaren 16. denboraldia bihar bukatuko da. Denboraldi honetan, 3.000 zenbakidun atala emititu da. Azken txanpa honetan Petralanda kasua argituko da, baita protagonisten egoera sentimentala ere.

Neda eta Tximistaren zoriontasunak ez du asko iraun, Nedaren senarrak neska aurkitu eta bahitu egin baitu. Baina Tximista edozer gauza egiteko prest dago bere neskalaguna berreskuratzeko. Olgak, bestalde, bere ama dela aitortuko dio Lukasi. Alizia, aldiz, ziur dago Olga eta German maitemindurik daudela, eta ez du bikotearentzat oztopo izan nahi. Kandido eta Leonorren arteko harremana ere ez dago unerik gozoenean.

Andonik argi dauka Klaudiak Torreluzea kasuarekin zerikusia duela. Arraldeko ertzainburuak Inaxio kartzelara bidali nahi du eta laguntza eskatuko dio Klaudiari. Baina Inaxiok ez dizkie gauzak erraz jarriko eta Madariagatarren aurkako mendekua prestatuko du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo