GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Baionako masterra

Xalak eta Ezkurrak eroso eta behartu gabe lortu dute finalean izateko txartela

p038_f02b.jpg

XALA-EZKURRA 40

IBARROLA-IRUJO 15

Jon LEUNDA

Ez zen ezusterik izan Baionako Masterreko lehen finalerdian, eta Xalak eta Ezkurrak lortu zuten datorren igandean, 11.00etatik aurrera, jokatuko den finalean izateko txartela.

Xalak eta Ezkurrak oso eroso jokatu zuten, aurkariek ez baitzituzten inoiz estutu. Lekuinekoak saketik min handia egin zuen, 16 kintze asko dira, nahiz eta horietako batzuk itzultzeko modukoak izan ziren.

Izan ere, gakoa Irujorengan egon zen. Iberokoa zalantza izan zen azkeneko unera bitarte, eta nafarrak atzo ez zuen bere eguna izan. Garbi geratu zen trinketeko onenekin jokatzeko beste zerbait behar duela. Huts asko egin zituen, eta ezinean zebilela ikusi zen. Bere lagunak, Ibarrolak, ez zuen ia aukerarik izan, eta eduki zuenean ere ahul ikusi zen. Paxkal Ezkurrak, aldiz, oso eroso jokatu zuen partida osoa.

Gaur, 18.00etatik aurrera, jokatuko da bigarren finalerdia, eta bertan Waltari eta Ozafrain Gonzalezen eta Etxetoren aurka neurtuko dira. Lehen bikoa da faboritoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo