GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Salbuespen legeak eta legearen salbuespenak

Espainiar Estatuak zuzenbidearen funtsa bortxatzen du sarri legeak egiteko orduan, lege horiek euskal testuinguruari eta bertako herritarrei begira egiten dituenean, batik bat. Izan ere, Euskal Herrian soilik aplikatuko diren legeak egitea legearen izaera orokorraren aurka doa, zuzenbideak legeei ematen dien izaera unibertsalaren kontra alegia. Ikuspuntu honetatik salbuespen egoera baterako salbuespen legeak dira hauek. Nolanahi ere, ikuspuntu juridikoa garrantzitsua bada ere, euskal auzia politikoa da eta horrela ulertu behar dira Alderdien Legea eta salbuespen arau horretatik eratorri diren bilmoldaketa guztiak, atzokoa barne.

Bitartean, ezaguna da espainiar agintariek beren legeak ez betetzearen zale direla. Duela gutxi, Auzitegi Nazionalak Txori Barroteko kideak absolbitu ondoren, Rodolfo Aresek epaiaren gainetik bere politikarekin aurrera jarraituko zuela baieztatu zuen, inongo lotsarik gabe. Aldi berean, GARAk gaur argitaratzen duenez, Ertzaintzak herritarren jarduera politikoa biltzen duten artxibategiak gordetzen ditu, pertsona horien jarduera erabat legala izan arren. Salbuespen legeak egiten hain trebeak izanik harrigarria da euskal independentismoaren ekimen politikoak nola behartzen dituen espainiar agintariak legedia etengabe bilmoldatu eta gogortzera; are ez betetzera ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo