Kultura

Aurten iazko kopuruak berdinduz gero, denak pozik Durangon

Ikastetxeei eskainitako jardunik gabe, ezohiko moduan ekin dio aurten Durangoko Azokak, larunbatez. Eta, akaso, aurretik bost egun ditugulako, atzo goizean tantaka-tantaka gerturatu zen jendea arratsalderako itxura hartzen hasi zen Landakora. Giroan Xabier Leteren egoerak sortutako kezka airean zela, argitaletxeak pozik ziren, orokorrean, aurten azokaratutako eskaintzarekin, eta gehienak poztuko dira iazko kopuruetara iritsiz gero. Publikoak du hitza.



Kultura

Argizaiolarekin, txikitan bezala eskertu zuten Imanol Urbietaren lana

Imanol Urbieta musikari zarauztarrak Argizaiola saria jaso zuen atzo Gerediaga elkartearen eskutik. Senitarteko, lagun, ikasle eta irakasleek kantuan eta dantzan eskertu zioten egindako ekarpena.



Kultura

Contundente desembarco de eguzki bideoak en la feria de durango

Eguzki Bideoak presenta en Durango un catálogo de videoactivismo potente, que carga contra el TAV, la represión, el modelo universitario, el franquismo... Eguzki se mueve en el creative commons, en la copia libre que abre caminos en la concepción de los derechos de autor. Su presencia en la feria abre el debate. ¿Qué tipo de cultura queremos? ¿La cultura tiene dueño?



Kultura

Nazioarteko eleberri salduenak, euskaraz ere irakurgai

Paul Austerren azken eleberria euskaraz irakurri nahi duenak horretarako aukera du, Alberdaniak kaleratu baitu jatorrizko lanaren izenburu berarekin, «Sunset Park». Marcel Proustek eta Donna Leonek ere euskarazkoen artean tokitxoa dute eta denak Durangoko Azokan izango dira.




Kultura

Liburu elektronikoen eskaintza bateratua

Paperezkoa eskuekin ukitzen segi nahi duten nostalgikoek amore eman beharko dute. Liburu elektronikoak lekua irabazten ari dira eta euskal ekoizpena biltzen duen Gurebook.com ataria abian da jada.


Kultura

El fancine «Muskaria» regresa con una reedición especial

La asociación cultural portugaluja Banizu nizuke ha reeditado la revista musical «Muskaria», que se publicó entre 1980 y 1987 en Euskal Herria. En la época en la que «los jóvenes tomaron la calle», en sus páginas se hablaba de los grupos de rock vascos. Ahora, en su treinta aniversario, el fancine se asomó a la Azoka.

Kultura

Xabier Lete zendu da, gaixotasun luze baten ondorioz

Xabier Lete idazle, kantari eta poeta atzo gauean hil zen 66 urte zituela, Donostiako Ospitalean. 1980ko hamarkadatik gaitz luze eta larri bat gainditzeko borrokan ari zen kementsu. Euskal kulturan dolu handia eragin zuen zoritxarreko albisteak.