GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Herriarteko Txapelketa

Dena prest final handirako

Donostiak eta Hernanik datorren igandean Atanon erabiliko dituzten pilotak hautatu zituzten.

p039_f02.jpg

Asier AIESTARAN

Donostia eta Hernani prest daude jada datorren igandean Herriarteko Txapelketako finala jokatzeko, eta bi taldeetako ordezkariak Atano III.a pilotalekuan izan ziren atzo materiala aukeratzen. Azkoitiarrek kexa formal bat aurkeztu zuten donostiarren aurkako finalerdian erabilitako pilota bat biziegia zela uste zutelako, eta hori dela-eta, arreta handiagoz ibili behar izan zuten oraingoan pilotak aukeratzeaz arduratu zirenak.

«Azkoitiak kexa jarri zuen bai. Pilota bat bizia zela; egia da, baina bakoitzak bere iritzia izango du gehiegizkoa zen edo ez esaterakoan. Horretarako dago hautatzailea, guk pilota batzuk jartzen ditugu eta berak esaten du balio duten ala ez. Nik uste dut gaurko pilotak jokatzeko modukoak direla. Seniorretan iruditu zait hernaniarren pilota bat bizi samarra zela, baina ez naiz ni izango materialaz kexatzen hasiko dena. Finalaren egunean ikusiko da pilotak nola dauden, tenperatura dezente aldatuko delako. Orokorrean biziak direla uste dut, baina mugaren barruan sartzen direla», onartu zigun donostiarren prestatzaile Igor Baezek.

«Nire ustez, kadete mailan txapelketa osoan zehar materiala oso bizia izan da, gehiegizkoa agian. Ikusiko dugu hauek igandean zer moduzkoak diren. Jubeniletakoei ez diet arazorik ikusi, eta seniorretakoak egia da pilota bizi eta indartsuak direla eta hor ere ikusi beharko da igandean nola erantzuten duten. Kezka geneukan gureak beroak zeudelako, furgonetan eguzkitan etorri direlako, eta beraienak hotzak zeudelako eta aldatu egin daitezkeelako. Jokatzeko modukoak iruditu zaizkit», esan zigun Iosu Oiaga hernaniarrak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo