GARA > Idatzia > Euskal Herria

JARDUNALDIAK

Ehun matematikari bildu dira Bilbon, Zenbakien Teoriari Buruzko Jardunaldietan

EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Matematika Sailak Zenbakien Teoriari Buruzko IV. Jardunaldiak antolatu ditu bihar arte; hain zuzen ere, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko 0.1 ikasgelan.

Zenbakien teoriari buruzko jardunaldiok bi urtez behin egiten dira, 2005etik, eta zenbakien teorian lanean diharduten Estatu espainoleko eta Latinoamerikako unibertsitateetako hainbat ikerketa talde biltzen ditu. Helburua elkar hobeto ezagutzea eta elkarri beren lanen ideia nagusien berri ematea da. Bertako ikertzaileez gain, mundu osoko hainbat herrialdeetako adituak bildu dira Bilbon, guztira ehun inguru.

Helburu osagarri gisa, baliabide ekonomiko gutxiago dituzten herrialdeetako komunitate matematikoei eta ikertzaile gazteei ere lagundu nahi diete, jardunaldietan parte har dezaten eta beren lehenengo ikerlanen edo doktorego tesien emaitzak aurkez ditzaten. Horren harira, aurrekontuan beka moduko laguntzak emateko partida bat bideratzen da.

Gaurko egunari dagokionez, 9.30etik aurrera Madrilgo UAMeko Carlos Vinuesa Matematikan doktoreak eta Bartzelonako UABeko Xavir Xarlesek eskainiko dituzte, hurrenez hurren, aurreneko bi hitzaldiak. 12.00etatik 16.00ak bitartean berriz, ordu erdiko hitzaldi laburrak izango dira. Kaliforniako Unibertsitateko Edward Frenkelek itxiko du eguna.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo