GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Argia, Juan Ramon Makuso

Paperean

Badirudi, XXI. mendean idatzizkoak murrizten ari direla paperezko euskarrian. Paperak galdu egin duela ustez darabilenen guda partikularra. Aurrez aurrekoa eskatzen du paperak, eta ez hori bakarrik, bera laztantzea ere eskatzen du (...). Azken finean, gertutasuna, ukitu daitekeena, gustukoa dugu, agian ukimenak baduelako sentsazio ezberdin bat birtualtasunaren aurrean. Nire egunerokoan, papera/pantaila eztabaida, lehia, hurbileko sentimendua bihurtzen ari zait. Nire jardueran esan dezaket pantaila nagusitzen ari dela, idatzizkoan bai behintzat; beste kontu bat da irakurketarena, oraindik parez pare baitaude. Baina ez dakit, ez naiz oso ziur nire inguruan hori horrela denik. Aste honetan, lan egiten dudan institutuan, anekdota bat bizitzea suertatu zait. Euskarako irakasleak lan oso dotorea erakutsi dit, gaur egun omen den teknologia berrien adibide bat. Gaia XX. mendeko euskal poesia da. Ikasleekin arbela digitalean lantzen du. Poeten poemak beraien ahotsekin entzuten dituzte. Ez dago aitzakiarik. Baina ikasteko, ikasleek, paperean nahi dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo