GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

sokatira

Goiherrik denboraldiko bigarren txapela jantziko du Leioan

J.L. I

Goiherri A taldeak denboraldiko bigarren txapela jantziko du gaur Leioan. Hantxe jokatuko da 640 kiloko azkeneko jardunaldia, 17.30ean. Erandioko taldeak une honetan hiru puntu kentzen dizkio Gaztedi A taldeari, eta lau Mutrikuri, bigarrenari eta hirugarrenari, alegia.

Matematikoki dena da posible, baina mirariak gutxitan ematen dira. Goiherrik ez irabazteko azken lekuan amaitu behar du gaur, eta, Gaztedik, lehenengoan. Azken hori gerta daiteke, baina Erandioko lehen taldea azkena geratzea ezinezkoa da, taldeen artean alde handiak baitaude.

Beraz, ikaragarrizko mirariren bat gertatzen ez bada, Goiherrik denboraldiko bigarren txapela jantziko du gaur Leioan. Emozioa bigarren posturako egongo da. Gaztedi, Goiherri B eta Mutriku daude aukerekin. Gaztedik 7 puntu ditu, Mutrikuk 6, eta, Goiherri B taldeak, 5. Beraz, hiru horien artean egongo da bigarren postua, baita podiuma osatzeko lekua ere.

Emozioa ikaragarria izango da bigarren postutik laugarrengora bitartean. Lehenengo postuaz gain, azkenekoa ere erabakita dagoela dirudi, Gaztedi B taldeak ere zaila baitauka bosgarren postu horretatik ihes egitea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo