GARA > Idatzia > Kultura

DANTZA

Dantzaz konpainiak «Arte-An» lana eskainiko du Poloniako Poznan hirian

Dantzaz konpainia Poloniako Poznan hirian egongo da larunbatetik ekainaren 26ra bitartean, Poznan Ballet Festival jaialdian parte hartzen. «Arte-An» izenburuko lana eskainiko du euskal dantza taldeak Teatr Wielki antzokian, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez. Itzi Gailik eta Lukas Timulak sortutako lana da «Arte-An», Paxkal Indoren perkusioen eta txalapartaren melodian oinarritua. Halere, ez da Dantzaz taldeak martxan duen ekoizpen bakarra, «Naufragoak» izeneko lana ere badutelako, Joseba Sarrionandiaren poemetan oinarritua. Jadanik 60.000tik gora ikuslek gozatu dute Dantzaz konpainiarekin Euskal Herrian, Estatu espainolean, Alemanian, Txekian, Estatu frantsesean, Suitzan eta beste hainbat herrialdetan egindako 130etik gora emanaldietan. Udaren ostean, Orthezen, Sttutgarten, Madrilen eta Zaragozan egongo dira.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo