GARA > Idatzia > Kultura

UDAKO IKASTAROAK

Kultura eta sormena aztergai Bilbon BizBAK udako ikastaroen baitan

Gaurtik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateak Abandoibarran duen Bizkaia aretoak kultura eta sormenaren inguruko BizBAK udako beste bi ikastaro hartuko ditu. Alde batetik, «Cultura con M de Matemáticas» ikastaroak artearen eta matematiken arteko harremana aztertuko du, hainbat artista, idazle, jendarteratzaile eta zientzialariren parte hartzearekin. Bestetik, «Gestión y dirección artística: programación creativa en las artes en vivo contemporáneas» ikastaroak puntako zentro eszeniko eta jaialdietako zuzendari ospetsuak bilduko ditu. Ikastaroan zentro eta jaialdiotako programazioak erabakitzeko orduan kontuan izaten dituzten alderdien inguruan eztabaidatuko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo