GARA > Idatzia > Kultura

udate | city pass

Antzinako karobia berreskuratuz

San Inazio aurreko egunetan Eako Bedarona auzoan karea egingo dute. Orain dela 90 urtera arte martxan egon zen karobia dago Etxebarri baserrian. Zelan bizi izan garen ez ahazteko, larunbat honetan, uztailaren 28an, Bedaronan karobi zaharra berreskuratuko dute herritarrek. Bizkai osoan Zeanurin baino ez da egiten karea modu berean. Eatik Bedaronarako bidean, 2,5 kilometro gorantz eginez bide bazterrean dago baserria. Larunbatean baserritarrez jantzita joateko deia egin dute herritarrek; karobia pizteaz gain, hamaiketakoa eta erromeria ere egongo dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo