GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

HIrugarren Maila | Euskal Herrikoa

Raul Kastrok eta Kañamares III.ak lortu dute finala jokatzeko txartela

p024_f02_97x96.jpg

J.L.

Ez zen ezusterik izan, eta Raul Kastro eta Kañamares III.a sailkatu ziren atzo Beintza-Labaienen, datorren azaroaren 11n jokatuko den Euskal Herriko Hirugarren Mailako finala jokatzeko. Hiru kanporaketa izango dira, eta atzokoa izan zen lehenengoa. Aizkolari bakoitzak lau kana-erdiko erdibitu behar izan zituen saioan zehar.

Nahiz eta eguraldiak ez zuen asko lagundu, jende asko batu zen norgehiagoka ikusteko. Hamar aizkolari lehiatu ziren, eta hiru txandatan banatuta aritu ziren lanean. Lehenengoan Irazabal izan zen onena. Bizkaitarrak lan ona egin zuen. Hasieran Etxeberria ibili zen aurretik, baina amaieran Irazabalek aurre hartu zion. Llanos eta Kortxero sailkatu ziren atzetik.

Atzoko kanporaketako txandarik onena bigarrengoa izan zen. Raul Kastrok irabazi zuen, eta berea izan zen arratsaldeko denborarik onena. Bigarren Alkizalete II.a sailkatu zen, eta hirugarren Agirre. Sailkapen nagusian hirugarren eta laugarren izan ziren. Azken saioa Kañamares III.ak irabazi zuen. Atzoko berrikuntza Xabier Bergara aizarnarra izan zen, lehen aldiz aritu baitzen plazetan ofizialki. Azkena amaitu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo