Preso politikoen auzian irtenbidea lortzeko eskatu dio Herrirak Gobernu espainolari
Herrira mugimenduak Basurtuko ospitale aurrean elkarretaratzea egin zuen atzo, gaixotasun sikiko larria duelarik bertan den Aitzol Gogorza euskal preso politikoaren askatasuna eskatzeko. Hartara, giza eskubideak oinarri hartuta eta denok garaile ateratze aldera, Gobernu espainolari eskatu diote gaixotasun larriak dituzten beste hamahiru presoak askatzeko, baita sakabanaketa bukatzeko ere eta bizi osoko zigor neurriak bertan behera uzteko.
Jon ADAN |
Euskal preso politikoek jasaten duten salbuespenezko espetxe politika gainditzeko «soluzio positiboak» eskatu zizkion atzo Herrira mugimenduak Gobernu espainolari. Horretarako, giza eskubideak errespetatu eta gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko, sakabanaketa bukatzeko eta bizi osorako zigorra ezarri dieten presoei neurri hori kentzeko eskatu zioten.
Atzokoan, «Aitzol Askatu, 13ak Herrira» lelopean, Herrirako kideek Basurtuko ospitale aurrean egin zuten elkarretaratzea, Aitzol Gogorza euskal preso politikoaren askatasuna aldarrikatzeko; hain zuzen ere, gaixotasun sikiko larria baitu errenteriarrak, nahasmen obsesibo konpultsiboa. Herriraren bozeramaile Beñat Zarrabeitiak jakinarazi zuenez, «Gogorza apirilaren hasieran Sevillako kartzelatik Basauriko kartzelara hurbildu, eta asteazkenean Basurtuko ospitalean sartu zuten, bere osasun egoerak txarrera egin baitzuen».
Bestalde, atzo Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna zela-eta, gaixotasun hori duen Gotzone Lopez de Luzuriaga euskal preso politikoaren egoera gogorarazi zuen Zarrabeitiak, eta era berean haren askatasuna ere aldarrikatu. Atzoko elkarretaratzean Herrirako dozena bat kidek hartu zuten parte, baita Bilboko Udaleko Bilduko zinegotzi Txema Azkuenagak ere.
Zarrabeitiak azaldu zuenez, «Espainiako Gobernuak euskal preso politikoek jasaten duten salbuespenezko espetxe politika gainditzeko soluzio positiboak planteatu behar ditu. Hartara, giza eskubideak oinarri, gaixotasun larriak dituzten 13 euskal preso politikoak askatu egin behar ditu». Horren harira, Iosu Uribetxebarriaren kasua gogora ekarri zuen Zarrabeitiak, «zoritxarrez, udan, hiltzeko zorian zegoen pertsona bat askatzeko Espainiako Gobernuaren hamaika oztopo ikusi genituen; horrela guztiok galtzaile ateratzen gara».
Bestalde, biharko hauteskundeei erreparatuta, Zarrabeitiak Lakuako hurrengo gobernuari honakoa eskatu zion, «euskal gizartearen gehiengoari kasu egin eta euskal preso politikoen salbuespen egoerak gainditzeko lan egin dezala».
Irainak eta mehatxuak
Bestalde, Etxeratek atzo jakinarazi zuen Badajozen espetxeratua dagoen Kepa del Hoyo euskal preso politikoak funtzionario baten hainbat irain eta mehatxu jasan behar izan dituela. Horren harira, 2012. urtean hamabi eraso gertatu direla gogorarazi zuten.
Halaber, Etxerateko kideek salatu zuten Hodei Ijurko preso politikoa etzi epaitua izango dela, Soto del Real espetxean 2008an funtzionarioek egin zioten eraso bategatik. «Ijurkok salaketa jarri zuen, eta funtzionarioek ere bai; azken hauena aurrera joan da eta bi urteko zigorra ezarri nahi diote Ijurkori».
Euskal Herriko hainbat txokotan atzo ere presoen aldeko elkarretaratzeak errepikatu ziren. Bilbo (100), Lekeitio (120), Getaria (31), Lezama (24), Lezo (30), Lizarra (43), Mundaka (19), Agurain (62), Legorreta (34), Deba (55), Iruñea (265), Lazkao (100), Ondarroa (180), Algorta (104), Bergara (68), Lizartza (46), Elgoibar (46), Zizur (25), Arbizu (45), Bera (18), Orereta (179), Etxarri Aranatz (85), Usansolo (19), Gatika (18), Amurrio (60), Amara (48) eta Zornotza (98).
La Policía Nacional española detuvo ayer por la mañana en Irun al donostiarra Jon Iñaki Pérez Aranburu, a quien relacionan con ETA, según informó horas después el Ministerio español del Interior. Las mismas fuentes señalaron que llevaba «en paradero desconocido desde 1995», y que hoy pasará a disposición judicial en el Juzgado de Instrucción número 4 de la Audiencia Nacional.
Sobre Pérez Aranburu pesaba una orden de detención dictada en octubre de 2005 por la autoridades francesas, que lo reclaman para cumplir una pena de tres años de prisión tras ser condenado en rebeldía en el año 2000. Entonces también le prohibieron permanecer en territorio francés durante otros diez años.
La vicepresidenta del Gobierno español, Soraya Sáenz de Santamaría, felicitó ayer a la Policía por la detención del donostiarra, y destacó «que es la primera vez que se detiene a un etarra en España para ser entregado a Francia». Por ello, calificó la detención de «hito en la colaboración entre España y Francia».
En la rueda de prensa posterior al Consejo de Ministros celebrada ayer, dijo que esta actuación de las FSE pone de manifiesto «que con la ley en la mano es posible defendernos de los terroristas aquí y en el resto de la Unión Europea». GARA