GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Abian da Sortu, Euskal Herriko mapa politikoaren hutsunea beteko duen alderdia

Sortu alderdiak jendaurrera zabaldu du eratze prozesuko txostena, oinarri ideologikoa eta antolaketa eredua biltzen dituena. Alderdi berriak «Zutik Euskal Herria» ebazpenaren adierazpen politiko gisa definitzen du bere burua, eta bere proiektu politikoa ezker abertzaleak historian zehar bere egin izan duena da, hau da, Euskal Herri independente, sozialista, feminista eta11 euskalduna. Hala ere, alderdi horren praktika politikoaren ardatzak, hain zuzen «Zutik Euskal Herria» ebazpenaren zutabeak izango dira: indar metaketa eta aldebakartasuna. Hartara, beste indar eta eragileekiko lankidetzak lehentasuna izango du berarentzat, prozesu demokratikoaren mesedetan jartzeko, erabakitzeko eskubideari begira. Eta Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzen joateko eta gatazkaren ondorioak konpontzeko, estatuekiko akordioak aldarrikatzen ditu baina, estatuen jarrera dela-eta, halako akordiorik ezean, aldebakartasuna apustu garbia du. Otsailean lehen Batzar Nazionala egingo du ezker abertzalearen egitura politiko berriak. Abian da herri honen zati baten erreferentea, legez kanporatze tamalgarrien aldi triste baten ondoren Euskal Herriko mapa politikoaren hutsunea beteko duena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo