GARA > Idatzia > Euskal Herria

Herritarron Epaiaren larunbateko amaierarako dena prest du Herrirak

Uda osoan zehar Euskal Herriko dozenaka herri eta hiri zeharkatu dituen 197/2006 doktrinaren kontrako ekimen ibiltariak Iruñeko Anaitasuna pabiloian agur esango du larunbat honetan. Atzo ofizialki aurkeztu zuen Herrirak, parte hartuko duten beste elkarteetako kideekin batera. Amaiera ekitaldi horretako nondik norakoak argitzeaz gain, epe labur eta ertainera zer-nolako erronkak planteatzen zaizkien errepasatu eta aztertu zituzten.

p014_f01.jpg

GARA | IRUÑEA

Herrira mugimenduak martxan jarritako Herritarron Epaia ekimen ibiltaria helmugara helduko da larunbat honetan, bidean Euskal Herriko txoko eta bazter guztietako herri zein auzoetan elkartasun marka utzi eta gero. Iruñeko Anaitasuna pabiloian izango da agurra, eta agerraldia preso politikoen kondenak artifizialki luzatzen dituen 197/2006 doktrinaren aurkako garrasi erraldoia bihurtuko da ziur asko.

Atzo aurkeztu zuten ofizialki ekitaldia komunikabideen aurrean, Nafarroako hiriburuko Zabaldin. Herrira mugimenduko Jon Garayk, Karmele Tirapu Etxerateko kideak, Gotzon Sanchez aktoreak eta Vendetta musika taldeko Pello Reparazek horri buruzko zenbait xehetasun argitu eta nondik norakoen berri eman zuten.

Horien artean, Carlos Olalla aktorea aurkezleetako bat izango dela. Bestalde, Vendetta taldeak John Lennonen «Give peace a chance» abestiaren moldaketa egingo du, «Zigorren herria» tituluarekin, eta larunbatean bi mila pertsonekin batera abestea espero du.

Herritarron Epaiari amaiera emateaz gain, Herrirak aurrera begirako erronkak eta martxan jarriko dituen hurrengo mobilizazioak iragarriko ditu larunbateko agerraldian.

Kontsentsuak antolatu

Jon Garayk berak azaldu zituen elkartasun mugimenduak epe laburrera dituen helburuak. Bere aburuz, «nabarmen frogaturik dago Euskal Herrian gehiengo sozial zabal batek salbuespen neurrien amaiera eskatzen duela». Bide horretan, Herrira fase berri batean sartuko dela iragarri zuen, ahalegin guztiak «kontsentsu hori antolatzera eta prozesurako energia etengabea bilakatzera» bideratuko dituelarik.

Estrasburgoko Auzitegiak 197/2006 doktrinaren inguruan eman dezakeen epaiak ere kurtso berri honen hasiera baldintzatuko du. Garayren hitzetan, halere, «auziaren giltza eta gakoa gizartearen aktibazioa da eta hori gure esku dago».

Larunbateko zitaren spot ofizialaren zuzendari Gotzon Sanchezek gizartearen inplikazioa nabarmendu zuen: «Bertan ehunka lagun bilduko gara, musikariak, dantzariak, idazleak, kirolariak...». Era berean, ekitaldiaren aurkezleak zeintzuk izango diren jakinarazi zuen. Sanchezekin berarekin batera, Carlos Olalla aktore madrildarra, Maite Bidarte kazetari nafarra eta Miren Amuriza bertsolaria izango dira gidari lanak egiten.

Zehaztu zuenez, Anaitasunako zita «ezberdina» izango da, formatu berritzailearekin, pabiloia «plaza handi bat bihurtuz». Ekitaldia bi zatitan banatuko da. Lehenengoan, «herritarron epaia» aditzera emango dute. Bigarrenean, aktibatu nahi diren hurrengo masa dinamiken gakoak aurkeztuko dituzte.

BERRIKUNTZA

Herrirak iragarri zuenez, aurtengo neguko mobilizazioak ez dira azken urteotakoak bezalakoak izango, «pauso bat aurrera egin eta parte-hartze sozialerako bide berriak» jorratu nahi dituztelako oraingoan.

Donibane recibió a Sueskun a pesar del acoso policial

Más de un centenar de vecinos del barrio iruindarra de Donibane se congregaron anteayer para realizar un emotivo e intenso «ongi etorri» al joven Ibai Sueskun, que unas horas antes quedaba en libertad tras permanecer cuatro años en prisión. Como puede verse en un video de ateakireki.com, la presencia de la Policía Nacional fue atosigante durante todo el acto, con varias furgonetas muy cerca del lugar donde se realizaba.

Tras mantener varias conversaciones en un tono tenso, el mando de la Policía española dio un ultimatum a los vecinos, que finalmente abandonaron el lugar. Esa misma noche se concentraron por los presos 110 personas ante el Arriaga (Bilbo) y 15 en Sarriguren. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo