GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-03-11
Cavo Verdeko erritmoak euskal doinuei lotuak, Bi Harriz Lau Xori kulturaldian
Karidadeko Benta taldea eta Mayra Andrade Cavo Verdeko kantaria elkartuko dituen kontzertua izango da ondoko martxoaren 23 eta 25a artean iraganen den Bi Harriz Lau Xori kulturaldiaren emanaldi nagusia. Euskal kultura beste kulturekin aurrez aurre jartzea helburu dute; kulturaldian «Hosto gorri, Hosto berde» ikuskizuna ere emanen dute.

BIARRITZ

Hainbat disziplina, kultura eta arte elkartuko dira ondoko martxoaren 23, 24 eta 25ean Biarritzen, Bi Harriz Lau Xori kulturaldian. Kari horretara, Biarritz kultura elkarte antolatzaileak Cavo Verde eta EuskalHerriko bi musikari bateratuko ditu Gare du Midi aretoan iraganen den kontzertu nagusian.

Antolatzaileek zera nabarmendu zuten: «Euskal artistak beste kulturekin aurrez aurre jartzea da ekimenaren xedea».

Orchestre National de Barbes, Jean Marie Ecay, Souad Massi eta Rokia Traore izan dira, besteren artean, urtez urte Bi Harriz Lau Xori kultural- dian. Ildo horretatik, aurten Karidadeko Benta Euskal Herriko musika taldea eta Mayra Andrade Cavo Verdeko kantaria izanen dira taula gainean. «Helburua beste kulturetara irekitzea da. Karidadeko Benta taldea Bi Harriz Lau Xori kulturaldiaren ardatz nagusi horri erantzuteko oso aproposa zela iruditu zaigu, hainbat musika mota nahasten baititu», gaineratu zuten Biarritz Kultura elkarteko arduradunek.

Taldea, beraz, martxoaren 24an, arratseko bederatzietan Gare du Midi aretoan iraganen den kontzertuaren lehen partean arituko da. Ondotik, Mayra Andrade hogei urteko kantari gaztea izanen da. Cavo Verdeko musika berritzailearen ordezkari nagusienetariko bezala aurkeztua da; nazioarteko musikari ospetsu ugarirekin aritu izan da.

Hargousen lana

«Oso gaztea da oraindik, baina, egin dituen kontzertuek jada ospea eman diote», adierazi zuten antolatzaileek. Brasilgo doinu biziak oinarri dituen Mayra Andraderen ahots berezia goraipatu zuten: «Bere ahots baxu, bero eta gozoari esker Morna erritmotik Funanara erraztasun handiarekin pasatzen da, baita Koladeratik Batukerara ere. Horrez gain, musika mota horiei jazz doinuak batzen dizkio».

Mayra Andradek datorren maiatzean lehenengo diskoa kaleratzeko asmoa dauka, eta, tarte horretan, munduko eszenatoki ugaritan agertzekotan da. Halere, Bi Harriz Lau Xori ez da kontzertu bakar horretan mugatuko. Musika sailari dagokionez, martxoaren 24ko kontzertu nagusi horrekin batera, Jean-Louis Hargous entzuten ahalko da martxoaren 25ean Colisée aretoan.

Musikariak, Miren Aranbururen ahotsaz lagundurik, “Hosto gorri, hosto berde” ikuskizuna eskainiko du. Juan Kruz Igerabideren olerkietan oinarritua, ikuskisunean hainbat arte disziplina elkartuko dira.

Maite Pebay koreografoa dantzan eta Bruno Aguerre margolaria margotzen arituko dira, musikaren erritmoari jarraituz.

Haiku japoniarren erako poema laburrak idatzi zituen Igerabidek, eta horietan oinarritua, Jean-louis Hargousek musika, dantza, kantua eta pintura elkartu ditu ikuskizunean.



Haurrentzako ikusgarria prestatua

BIARRITZ

Haurrek ere izanen dute zer ikusia Bi Harriz Lau Xori jaialdian, “Super seme” txotxongilo ikusgarria izango baita.

2005ean sortu zen Jabron Rouge konpainiaren ikusgarria euskarara itzulia izan zen Garazikus eta Biarritz kultura elkarteen arteko lankidetzari esker. Haur literaturaren testu na- gusi batean oinarritua da “SuperSeme”, eta txotxongilo pertsonaia osoak azaltzen dira makila bati lotuak.

Zazpi pertsonaien ahotsak eta harrabots guztiak zuzenean entzuten dira, eta obrari laguntzen dion melodia musika tresna mekaniko baten bidez egina da.

Fakultatean

Sei urtetik gora dituzten haurrei irekia den “Superseme” ikusgarria bi egunetan agertuko dute, martxoaren 23an eta 24ean.

Egun bakoitzean bi emanaldi eskainiko dituzte. Bestalde, Bi Harriz Lau Xori kulturaldian prestatu dituzten hitzorduen artean, Baionako fakul- tatean Jean-Louis Hargous eta Miren Aranbururekin eginen den elkartzea dago. Aipatu bi artistek “Hosto Gorri, Hosto Berde” ikuskizunaren doinuak eskainiko dituzte.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Una joven de Donibane tiene rota la cadera por una agresión policial
Euskal Herria
EA se plantea suspender su presencia activa en Udalbide-Udalbiltza
Kirolak
Zubiaurre y el Athletic, condenados
Jendartea
El último preso aparecido muerto había denunciado al ex subdirector de Seguridad
Kultura
Manterola: «La escultura de Oteiza sacraliza el mundo, lo que es un rasgo antimoderno»
Euskal Herria
Batasuna advierte al PSOE que atacar a un interlocutor es atacar al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea