GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-03-11
Berlusconi auzipetzeko bidea zabalik
Italiako lehen ministroak ustelkeriarengatik beste epaiketa bati aurre egin beharko dio epaileak Milango Fiskaltzaren akusazioak aintzat hartzen baditu. Fiskaltzaren arabera, 1997an eta 1998an bere kontra egindako epaiketa bitan deklaratu zuen David Mills bere abokatuari 580.000 euro ordaindu zizkion gezurra esan zezan. Akusazioak kalte itzela egin ahal dio Berlusconiri, hauteskunde nagusiak egiteko hilabete falta delako eta inkestetan atzean doalako.

ERROMA

Milango Fiskaltzak Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa eta David Mills abokatu britainiarra auzipetzeko eskatu zuen atzo. Justizia prozesuetan ustelkeria egitea leporatzen die akusatu biei.

Fiskalen arabera, Berlusconik 580.000 euro ordaindu zizkion Millsi 1997an eta 1998an, lehen ministroa akusatuta zegoen epaiketa bitan testigantza faltsua egin zezan. Mills Berlusconiren abokatua izan zen 90eko hamarkadan. Italiako lehen ministroa errugabetu zuten azkenean epaiketa horietan.

Fabio Paparella epaileak Fiskaltzaren eskaera aintzat hartu ala ez erabaki behar du. Milango fiskalek maiatzerako espero dute epailearen erabakia. Eskaera onartuz gero, ustelkeriarengatik beste epaiketa bati aurre egin beharko lioke Berlusconik. Dirudienez, Mills abokatuak Milango Fiskaltzari 2004ko uztailean eginiko deklarazio batean onartu zuen Berlusconik dirua eman ziola, baina gero gezurtatu zuen.

Auzi horrek eragin handia izango du Italiako giro politikoan, apirilaren 9ko hauteskunde nagusietarako kanpaina bete-betean daudelako. Romano Prodi, egungo lehen ministroaren aurkari nagusia, aurretik doa boto intentzioaren inkestetan, eta atzoko akusazioak ez dio Berlusconiri batere mesederik egingo. Lehen ministroaren abokatuak prozesua hauteskundeen ostera arte atzeratzeko maniobrak egiten saiatu direla jakinarazi zuen atzo BBC Britainia Handiko hedabideak, baina Milango Fiskaltzak horiek baztertu dituela argitu zuen.

Britainia Handian ere oihartzuna

Italian ez ezik, Britainia Handian ere oihartzuna izaten ari da, Mills Tony Blairren Gobernuko Kultura ministro Tessa Towellesen senarra baita. Abokatuaren gaineko akusazioen berri izan orduko, senarrarengandik banatu zela jakinarazi zuen Towellesek.

Milango Fiskaltzak egindako ustelkeria akusazio hori ikerketa zabalago baten atal bat baino ez da. Berlusconi familiaren esku dagoen Mediaset ikus-entzunezko taldeak telebista eskubideen legez kanpoko salerosketa egin zuen ala ez argitzen saiatzen ari dira.



Osasun ministroa ere badoa

ERROMA

Francesco Storace Osasun ministroak dimisioa aurkeztu zuen atzo iazko eskualdeko hauteskundeetan bere aurkari politikoak espiatu zituela dioten prentsaren salaketak direla-eta. Storacek akusazioak ukatu dituen arren, kargua uztea erabaki zuen ustelkeria auzi ugaritan murgilduta dagoen Gobernuari kalte ez egiteagatik. Salaketen arabera, iazko apirileko Lazio eskualdeko bozketetan, Alessandra Mussolini eta Piero Marrazzo hautagaien irudia kaltetzeko asmoz, horiek espiatzea agindu zuen Storacek. Osasun ministroaren dimisioa Berlusconiren Kabinetean bigarrena da hilabete eskasean. Otsailaren 18an Roberto Calderoli Erreformetarako ministroak dimititu zuen Mahomaren karikatura bat margotuta zeukan elastikoa janzteak sortutako polemikarengatik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Una joven de Donibane tiene rota la cadera por una agresión policial
Euskal Herria
EA se plantea suspender su presencia activa en Udalbide-Udalbiltza
Kirolak
Zubiaurre y el Athletic, condenados
Jendartea
El último preso aparecido muerto había denunciado al ex subdirector de Seguridad
Kultura
Manterola: «La escultura de Oteiza sacraliza el mundo, lo que es un rasgo antimoderno»
Euskal Herria
Batasuna advierte al PSOE que atacar a un interlocutor es atacar al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea