GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-11
Eskubide urraketen gaineko txostena osatuko duela iragarri du Udalbiltzak
Udalbiltzaren lehentasunezko lan eremua «Euskal Herriaren eta euskal herritarren eskubideen aldekoa» dela kontuan hartuta, nazio erakundeak datozen hilabeteetan «euskal herritarrek pairatzen dituzten eskubide urraketak bilduko dituen txostena» osatuko du. Hala jakinarazi zuten atzo, Donostian emandako prentsaurrekoan, Loren Arkotxak eta Antton Izagirrek. Txostenak Udalbiltzaren ekarpena izan nahi du «aukeraz eta arriskuz betetako une honetan».

DONOSTIA

2006ko udaberria «euskal herritarren aldeko konpromiso sendoa hartzeko» sasoia dela uste du Udalbiltzak, batik bat, «aukeraz eta arriskuz beteriko unea» bizi duelako Euskal Herriak. Egungo egoeran, gainera, «tentuz jokatzea» eta gorabeheren gainetik «ikuspegi pixka bat hartzea» ezinbestekotzat jo du nazio erakundeak.

1999an Udalbiltza sortu zenetik, Euskal Herriko agertoki politikoa «asko aldatu» dela nabarmendu zuen Loren Arkotxa presidenteak. «Bai gure herria berrairikitzeko alorrean, baita gatazkaren konponbideari dagokionez ere. Asko da falta zaiguna, bai, baina asko da aurreratutakoa ere. Eta, gure ustez, gure herriaren eta gure herritarren aldeko konpromisoa hartzeko unea da orain».

Konpromiso hori hartzeko prest da nazio erakundea, «sortutako eragile berriekin elkarlanean eta bere lehentasunezko eremua berreskuratzen». Eta eremu hori, Antton Izagirrek gogorarazi zuenez, Euskalduna Jauregian aurkeztutako irizpideek finkatzen dute:«Euskal Herriaren nazio aitortza aldarrikatzea; bere egitura politikoa eraikitzea; nazio eraikuntza bultzatzea; udalen arteko elkarlana handitzea; eta Euskal Herria Europako prozesuan eta munduko plazan agerraraztea».

EHNA eta «Datu talaia»

Azken batean, «Euskal Herriaren eta euskal herritarren eskubideen aldeko lana» da eremu horren oinarrian dagoena. Eta lan horretan, Udalbiltzaren iritzian, mugarri bilakatu dira 2002an plazaratutako «Euskal Herriaren Demokrazia eta Bakeranzko bidean» txostena eta «Euskal Herriaren Eskubideen Karta». Ildo horretan, «2006ko Aberri Egunaren bezperan, gatazka konpondu ahal duen prozesuaren baldintzak sortzen» ari direnean, honakoa aldarrikatu nahi du, beste behin:«Eskubide guztiak, euskal herri- tar ororentzat, Euskal Herri osoan». «Hori da egiten dugun ekarpena», esan zuen Izagirrek.

Hori dela «behin-betiko konponbidearen gakoa»irudikatuko du nazio erakundeak Aberri Egunera bitartean. Horretarako, «Eskubideen Karta» gizarteratzeaz gain, «euskal herritarrek pairatzen dituzten eskubi- deen urraketak bilduko dituen txostena» prestatuko du.

Izagirrek azaldu zuenez, Nazio Eztabaidak eginiko eskaria da hori: «‘Karta’ osatzen lagundu zuten eragileekin bilduko gara urraketen berri eman diezaguten: hizkuntzaren alorrekoak, hezkuntzakoak, lan mundukoak, presoenak, giza eskubi- deak oro har... Urrian egitekoa den Nazio Eztabaidara txostena eramatea da helburua».

Beste bi erronka nagusi ere hartu ditu bere gain Udalbiltzak hilabeteotarako:«Batetik, EHNAri beste bultzada bat ematea, agiria daukatenek sinatutako Naziotasuna Errespetatzeko Eskakizun Ofizialaren lehenengo multzoa NBEko giza eskubideetako mandatariei igorriz;eta bestetik, Euskal Herri osoko datu estatistikoak jasoko dituen ‘Datu talaia’ liburua argitaratzea».



Aberri Egunari begira, NGBren deiarekin bat egin du
«Bat egiten dugu Nazio Garapenerako Biltzarra bultzatzen ari den Aberri Egun bateratu eta duina ospatzeko ahaleginarekin. Asmo eta dei horrekin bat gatoz, azken urteetan Udalbiltzak sustatu dituen printzipioetan eta elkarlanerako filosofian oinarritzen delako», adierazi zuen Antton Izagirrek Donostiako agerraldian. «Aberri Egun hori Euskal Herriko herri guztietara eramateko lanean ari gara, egun horretako ekimenak ahalik eta bateratuenak izan daitezen». -



El Parlamento de Gasteiz aborta su declaración del 8 de Marzo
Iñaki IRIONDO

De cara al pasado 8 de Marzo todas las instituciones hicieron una declaración en torno al Día Internacional de la Mujer. ¿Todas? Todas no. El Parlamento de Gasteiz no la hizo pública, pese a tenerla acordada y escrita.

El día 7 se reunió la Comisión de Mujer y Juventud de la Cámara autonómica y acordó dicha declaración institucional. En ella se hacía una valoración positiva de la Ley de Igualdad aprobada hace un año, pero se detallaban también las conculcaciones de derechos que se mantienen, como la violencia de género y la menor remuneración salarial, al tiempo que se advertía de que las desigualdades permanecen. Al final, se apoyaban todas las movilizaciones convocadas para el día 8.

Sin embargo, finalmente el PP se negó a que la declaración se leyera en comisión y exigió que se llevara a pleno. Como las declaraciones institucionales requieren de unanimidad, así se hizo. Ayer, reunida la Junta de Portavoces, se trató la cuestión. Ezker Abertzalea hizo ver que leer la declaración a estas alturas resultaba ridículo aunque no se oponía a ello. Fue la presidenta del Parlamento, Izaskun Bilbao, quien tomó cartas en el asunto y se negó a dar lec-tura a una declaración que a día 10 de marzo carecía de sentido.

¿Y por qué todo este triste espectáculo? ¿Por qué el PPse opuso a que fuera la Comisión de Mujer quien hiciera la declaración? ¿Será tal vez porque debería ser su presidenta, Aiora Mitxelena, de Ezker Abertzalea, la que lo leyera ante la prensa, la radio y la televisión? -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Una joven de Donibane tiene rota la cadera por una agresión policial
Euskal Herria
EA se plantea suspender su presencia activa en Udalbide-Udalbiltza
Kirolak
Zubiaurre y el Athletic, condenados
Jendartea
El último preso aparecido muerto había denunciado al ex subdirector de Seguridad
Kultura
Manterola: «La escultura de Oteiza sacraliza el mundo, lo que es un rasgo antimoderno»
Euskal Herria
Batasuna advierte al PSOE que atacar a un interlocutor es atacar al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea