GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-03-11
- N1
Avironi garaipenak bakarrik balio dio

BAIONA

Avironek ez dauka irabazi besterik egiterik. Gaur galduko balu, amildegirako bidean jarraituko luke. Taldea oso itxura txarra hartuta dago. Ez du gaizki jokatzen, baina ez du partidarik irabazten, eta horrek ia igoerako postuetan egotetik jaitsierakoan sartu du. Gaur, gainera, 19.30ean, beste aurkari zuzen bat izango du aurrez aurre: Chatellerault.

Frantziarrak Aviron baino hiru puntu gehiagorekin daude, baina gaur baionarrek irabaziko balute, gain hartuko liekete. Gainera, jaitsierako postuetatik irtengo lirateke eta oraindik partida bat gutxiago jokatuta izango lukete, joan den astekoa atzeratu baitzuten elurragatik.

Baionarrek etxean jokatu dituzten azkeneko bi partidak galdu egin dituzte. Ez dute gaizki jokatu, baina ezin izan dute puntu bat bera ere lortu. Okerrena, ordea, Paueren aurkakoa izan zen, euskaldunen atzetik baitzeuden biarnesak, eta Baionan aurrea hartu zieten zuri-urdinak mendean hartu ostean.

Mailari eutsi eta sailkapenaren erdiko aldera joateko aukera asko daude oraindik, baina horretarako irabazten hasi behar da, bestela geroz eta gertuago egongo baita CFAtik.

Gero, zalantza batzuk badaude partida hori jokatuko den edo ez. Azken egun hauetako euriek Didier Deschamps gaizki utzi baitute. Avironek ez luke nahi partida hori atzeratzea, bestela bi gutxiagorekin geratuko bailitzateke, eta hori asko da egoera ikusita.

Hamaikoa honako hau izango da: Ruffier, Lestage, Talmont, Pardeilhan, Laporte, Choplin, Chakir, Louit, Vaz, Vareilles eta Ipharragerre. Bouet, Degoul, Darocha, Lancien eta Ech Chergui aulkian geratuko dira hasieratik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Una joven de Donibane tiene rota la cadera por una agresión policial
Euskal Herria
EA se plantea suspender su presencia activa en Udalbide-Udalbiltza
Kirolak
Zubiaurre y el Athletic, condenados
Jendartea
El último preso aparecido muerto había denunciado al ex subdirector de Seguridad
Kultura
Manterola: «La escultura de Oteiza sacraliza el mundo, lo que es un rasgo antimoderno»
Euskal Herria
Batasuna advierte al PSOE que atacar a un interlocutor es atacar al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea